Johann Heinrich Füssli
(«Henry Fuseli» orritik birbideratua)
Jump to navigation
Jump to search
(Ingelesez: Henry Fuseli) Suitzar margolari, diseinatzaile, grabatzaile eta idazlea (Zurich, 1741 - Londres, 1825). Teologia-ikasketak egin ondoren, Berlina eta ondoren Londresa ihes egin behar izan zuen, agiri politiko bat idatzi zuelako. Erroman bizi izan zen urteetan (1770-1778), Michelangeloren lanak miretsi zituen. Gero berriro Londresa itzuli zen. Shakespeare, Milton, Goethe eta beste idazleren lanetatik eta kondairatik hartutako gaiak pintatu zituen bere irudietan. Bera izan zen erromantizismo aurreko margolari nagusietakoa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Heinrich Füssli ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.