Herbehereetako politika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herbehereetako armarria

Herbehereetako politika ezaguna da bere liberalismoa dela eta.

Herbehereak demokrazia parlamentario bat izan dira 1848tik aurrera eta monarkia konstituzional bat 1815tik. Horren aurretik errepublika bat izan zen 1581tik 1806ra eta erreinua 1806tik 1810ra (1810tik 1813ra Frantziaren parte izan zen). Herbehereetako politika ezaguna da bere kontsentsuarengatik, bai politikarien artean bai hauen eta jendartearen artean ere.

Estatu burua monarka bat da, gaur egun Beatriz Erregina. Konstituzionalki monarkak hainbat botere ditu baina berez funtzio zeremonialak betetzen ditu. Monarkak kabinete berriaren formazioan eragin dezake, eta alderdi politikoen arteko epaile moduan joka dezake.

Praktikak botere exekutiboa Kabinetearen esku beratzen da. Dagoen sistema alderdi-anitza dela eta XIX. mendetik inoiz ez da egon alderdirik gehiengo osoa lortu duenik eta horregatik Kabineteak sortu behar dira. Horretan hogeita hamar ministro inguruan daude, horietatik batetik hirura ez dute ministerio zehatzik eta beste hainbeste estatu idazkari. Gobernuaren burua Herbeheretako Lehen Ministroa da, normalki koalizioan dauden alderdirik handienaren burua delarik.

Kabinetearen arduren artean bi ganbara dituen parlamentua, botere legislatiboa duena. Bigarren Ganberako (Behe Ganbera), hauteskunde zuzenetan hautatzen dira, lau urtero ospatzen direnak normalean. Biltzar Probintzialak ere lau urterik behin egiten dira. Biltzar Probintzialetako kideek 75 ordezkari hautatzen dituzte Lehen Ganberan (Goi Ganbera), botere legislatiboa duena, baina ez hauek proposatzeko edo aldatzeko, bakarrik atzera emateko.

Langile sindikatuak eta erakundeak kontsultatzen dituzte erabaki finantziero, ekonomiko eta gizarte gaietan. Horretarako Herbeheretako Kontseilu Ekonomiko-Soziala biltzen da.

Bigarren Mundu Gerraren ostean Herbeherek aurretik izan ohi zuten neutralitatea hautsi eta Nazio Batuak, OTAN eta Europar Batasunan sartu zen.

Herbehereek tradizio handia dute tolerantzia sozialean. XVIII. mendean Herbeheretako Eliza Erreformatua zen ofiziala, baina katolizismo eta judaismoa oso onartuak ziren. Gaur egun drogak, prostituzioa, homosexualen arteko ezkontzak eta eutanasiaren inguruko legeak dituzte, munduko askeenak.

1919tik aurrera sufragio unibertsala ezarri zen eta hortik aurrera hiru alderdi familia egon dira:

Demokristuak beti egon dira kabinetean, koalizioan beste bietako batekin. 1970eko hamarkadan alderdi sistema oso hegazkorra bilakatu zen, alderdi klasikoek boterea galdu zutelako eta Alderdi Erradikal Demokrata edo D66 Alderdi Liberal Progresistak boto asko lortu zituzten.

1994ko hauteskundetan CDAk bere boterea galdu zuen eta VVD, D66 eta PvdAk osatutako kabinetea sortu zen. 2002an honek gehiengoa lortu zuen, Pim Fortuynek osatutako LPF alderdiak (Fortuyn bera astebete lehenago erail zuten) igoera nabarmena izan baitzuen. CDA, VVD eta LPFk kabinetea osatu zuten, baina 2003an LPFk aulki asko galdu ziten eta beraz kabinetea CDA, VVD eta D66 alderdiek osatu zuten.