Herta Freitag

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herta Freitag
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHertta Taussig
JaiotzaViena1908ko abenduaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaRoanoke2000ko urtarrilaren 25a (91 urte)
Familia
AitaJosef Taussig
AmaPaula Taussig
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea 1948)
Vienako Unibertsitatea 1934)
TesiaThe Use of the History of Mathematics in its Teaching and Learning on the Secondary School Level (en) Itzuli
Tesi zuzendariaHoward Fehr (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Greer School (en) Itzuli  (1944 -  1948)
Hollins University (en) Itzuli  (1948 -  1971)
KidetzaThe Fibonacci Association (en) Itzuli
Mathematical Association of America (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Find a Grave: 56832553 Edit the value on Wikidata

Herta Freitag (Viena, 1908ko abenduaren 6a - 2000ko urtarrilaren 25a), austriar-estatubatuar matematikaria izan zen, Fibonacciren zenbakiekin egindako lanengatik ezaguna.

Herta Freitag, Herta Taussig izena izan zuen txikitan, Austrian bizi zenean. Vienako Unibertsitatean ikasketak burutu eta bertan irakasle ibili zen 1934tik aurrera. Bere aita editorea zen, Die Neue Freie Presse hedabidean. nazismoaren kontrako argitalpenenetan aitak zituen ardurengatik, nazismotik ihesi, Hertak eta familiako beste batzuek Ingalaterrara ihes egin behar izan zuten 1938an. Ingalaterran neskame edo zerbitzari ibili zen. Legeak, urte horietan, ez zien etorkinei irakasle ibiltzea uzten.

1944an, aita hil eta urte betera, anaia eta amarekin batera, AEBetara alde egin zuen. Bertan berriro ere matematika ikasteko eta irakasteko aukera izan zuen. 1948an Columbia unibertsitatean matematika gradua lortu zuen eta bertan irakasle geratu zen. Handik bost urtetara, 1953an, doktore gradua eskuratu zuen.

1962an Mathematical Association of America erakundeko presidente izendatu zuten. Erakunde honetan lehen presidente emakumezkoa izan zen. 1971ean, irakaskuntzatik erretiroa hartu zuen. 1979an itzuli zen matematikaren irakaskuntzara bere senarra, Arthur Freitag hil ondoren.