Hiru Antsoen Guda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru Antsoen Guda
Data1065 - 1067
LekuaEgungo Errioxa eta Burgosko probintziak
EmaitzaGaztelarren garaipen urria
Gudulariak
Gaztelako Erresuma Iruñeko Erresuma
Aragoiko Erresuma
Buruzagiak
Antso II.a Gaztelakoa Antso IV.a Nafarroakoa
Antso Aragoikoa

Hiru Antsoen Guda (gaztelaniaz: Guerra de los Tres Sanchos) 1065 eta 1067 artean izandako Iberiar Penintsularen hiru erresumen arteko gatazka militar laburra izan zen. Erresumak lehengusuak ziren hiru erregeek zuzenduak ziren: Antso Indartsua, Gaztelako erregea; Antso IV.a Gartzia, Iruñeko erregea; eta Antso Ramirez, Aragoiko erregea[1]. Egun gerra honi buruzko geratzen den iturririk zaharrena XIII. mendeko Estoria de España kronika da.

Casus belli 1035ean Antso III.a Nagusiak bere jaraunspena banatu zuenean hasi zen. Orduan Iruñeko Erresumak beste lurren nagusitasuna lortu zuen, Gaztela eta Aragoi (regula) besterik ez izanik. Hala ere 1065. urterako egoera erabat aldatu zen eta Iruñeko Erresuma Gaztelako Erresumaren basailua besterik ez zen. Urte hartan Fernando Nagusia hil eta Erresuma bere semeen artean banatu zuen. Antso nagusiak Gaztela jarauntsi zuen. Antsok Bureba eta Errioxa berreskuratu nahi zituen, Kordobako kaliferriaren aurka laguntzeagatik Antsoren aitak Iruñeari emandakoak zirenak.

Hasieran erasoaldi batzuk mugetan baino ez ziren. Horiek zirela eta, Antso IV.a Nafarroakoak Antso Aragoikoari aliantza bat osatzea eskaini zion. Gudu gehienak egungo Burgosko probintzian eta Errioxan gertatu ziren. Gaztelako Erresumak martxan zuen errekonkistak ere eragina zuen gerran, 1065an erresuma banatuta zegoela kontuan izanik. Antso II.a Gaztelakoak Zaragozako taifan eragina izatea saiatu zuen, parias zor ziolakoan. XII. mendeko Chronica Naierensisen arabera, kanpaina honetan Rodrigo Díaz de Vivar izeneko alferez gaztelarrak Ximeno Gartzia nafarren kapitaina mendean hartu zuen eta bere campi doctor edo ezizena lortu zuen: Campeador.[2]

1067ko abuztu eta irailean Antso Ramirezek Gaztelako Erresumaren aurkako kontraerasoa zuzendu zuen. Iturriak ez dute ondo zehazten nor izan zen garailea: Aragoiko San Juan de la Peñako kronikak Vianan nafar eta aragoiarren erabateko garaipena lortu zutela esaten du; Gaztelako Estoria de España, ostera, Antso II.a Gaztelakoa garaile atera zela esaten du. Ramón Menéndez Pidal eta Bernard Reillyk gaztelarren bertsioa hobesten dute. Reillyk 1167ko abenduan Oñako monasterioari Flaino Oriolez dominator Tetelie, Ebro haranean dagoen Trespaderneko barrutiko jaunak egindako dohaintza du oinarria. Nafarroako mugan zegoen noble gaztelarrak Antso II.a Gaztelakoak zehaztutako Ocako elizbarrutiari (Gaztelako Erresumako elizbarrutia bakarra) bere posizioaren indarra azaltzen du[3]. San Juan de la Peñako kronikak dio Antso II.a Gaztelakoak Vianako setiotik zaldiz ihes egin behar izan zuela, Huescako erregea zen Abd ar-Rahman musulmanari Aragoiko Erresumaren aurka borrokatzera sinesterrazi ziola eta, edonola ere, Antso Ramirezek berarekin bake-ituna sinatu zuela dio.

Gaztelako Erresumak Araba, Montes de Oca eta Pancorbo ez ezik, Bureba eta Errioxa ere berreskuratu zituen. Hala eta guztiz ere 1067an Antsa Leongoa, Fernandoren alarguna, hil eta bere semeen arteko guda piztu zen[4]. Honek ekialdeko mugan gatazkak bukatu eta Antso II.a Gaztelakoak mendebaldean Alfontso bere anaiak zituen lurrak konkistatzeari lotu zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nelson, Lynn H.. (1997). Constable, Olivie Remie ed. Concerning King Sancho I of Aragon and His Deeds. in: Medieval Iberia: Readings from Christian, Muslim, and Jewish Sources. Pittsburgh: University of Pennsylvania Press ISBN 0 812 215 699..
  2. Dudatan jartzen da hau egia den. Hala ere José María Lakarra edo Bernard Reilly bezalako historialariek onartzen dute.
  3. Reilly, Bernard F.. (1988). The Kingdom of León-Castilla under King Alfonso VI, 1065–1109. Princeton University Press, 40–41 or..
  4. Chaytor, H. J.. (1933). A History of Aragon and Catalonia. Londres: Methuen, 38 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]