Hispaniar aro
Hispaniar aroa, Aera Hispanica, Augustoren aroa edo Zesarren aroa Iberiar Penintsulan XIV. mendera arte, noiz Anno Domini sistema ezarri zenean, data jartzeko sistema izan zen[1]. Lehendabiziko urtea k. a. 38.a izan zen, ziur asko Zesar Augustok zerga bat ezarri zuelako. Edonola ere, urte hartan Hispanian Pax Romana hasi zen.
Egutegi gregorianoko data bat hispaniar arora bihurtzeko 38 urte gehitu behar da. Adibidez: "Era CMXLI" irakurtzen bada, horren parekoa litzateke "anno Domini [AD] 923", gregoriotar egutegiko 923. urtea.[2].
Denbora horrela neurtzeko joeraren jatorria ongi ezagutzen ez bada ere, Aera Hispanicaren erabilera iberiar penintsulako lurraldeetan, Balear Uharteetan eta Pirinioetatik iparralderako hainbat lurraldetan zabaldu zen. Itzalaldia herrialdearen arabera aldatzen da:
- Katalunian Tarragonako kontzilio eta gero (Era MCCXVIII edo 1180) desagertu zen.
- Aragoin, Valentziako erresuman eta Mallorcan Jakue I.a Aragoikoaren erreinaldian (1217-1276) desagertu zen.
- Gaztelako Koroan, Joanes I.a Gaztelakoak bertan behera utzi zuen 1383ko Segoviako Gorteen eskaera eta gero (1384ko abenduaren 25ean)
Portugalen, Joanes I.a Portugalgoaren erreinaldian, 1422ko abuztuaren 22an (Era MCDLX) desagertu zen.
- Nafarroako Erresuman luzeago bizi izan zen, XV. mendeko bukaerara arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |