Hizkuntza uralikoak
| Hizkuntza uralikoak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | ural1272 |
| Linguist List | urlc |
| IETF | urj |
Hizkuntza uralikoak hiru bat dozena hizkuntza barne hartzen dituen hizkuntza familia bat da, gutxi gorabehera 25 milioi hiztun dituena. Estonia, Finlandia, Hungaria, Norvegia, Errumania, Errusia, Vojvodinako probintzia (Serbia) eta Suedia dira hizkuntza uralikoak gehien hitz egiten diren tokiak. Hizkuntza uraliko gehienak galdu egin dira edo oso hiztun gutxikoak dira.
Hizkuntza familia horren izenak, jatorriz, Ural mendiak ditu aipagai, mendilerro horretako bi aldeetan hitz egiten baitira gaur egun. Fino-ugriar hizkuntzak izena ere erabili izan da familia horretarako, nahiz eta izen horrek samoiedo hizkuntzak kanpoan uzten dituela jo ohi den. Gainera, fino-ugriar hizkuntzen adar bat ere egin izan da, hizkuntza uralikoen barruan, baina egun ez da halako sailkapenik egiten, halako adarrik egiteko arrazoirik ez dagoela ikusi baita, hizkuntza horiek beren artean oso aldenduta baitaude.
Morfologiari dagokionez, guztiak hizkuntza eranskariak dira.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza uralikoak honela sailkatzen dira (letra etzanez, hizkuntza hilak; parentesi artean, hizkuntzaren dialektoak):
- Finikoak
- Samierak
- Mordoviarrak
- Mariera
- Permiarrak
- Ugriarrak
- Samoiedoak
- Beste batzuk
Gehien mintzatzen diren hizkuntza uralikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hungariera: 13-15 milioi hiztun.
- Finlandiera: 5 milioi hiztun.
- Estoniera: 1 milioi hiztun.
- Samiera: 20.000 hiztun.