Hubert Dreyfus
Hubert Dreyfus | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Terre Haute, 1929ko urriaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Berkeley, 2017ko apirilaren 22a (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Mark Wrathall (en) Fernando Flores (en) Charles Guignon (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Brandeis University (en) Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Martin Heidegger, Maurice Merleau-Ponty, Michel Foucault, Søren Kierkegaard eta Dagfinn Føllesdal (en) |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Hubert Lederer Dreyfus (Terre Haute, Indiana, 1929ko urriaren 15a - Berkeley, Kalifornia, 2017ko apirilaren 22a) estatubatuar filosofoa izan zen, Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn irakasle izandakoa. Bere arlo gogokoenak fenomenologia, existentzialismoa eta psikologiaren zein literaturaren filosofia dira, baita adimen artifizialaren inplikazio filosofikoak ere. Dreyfus bere Martin Heideggerren exegesiagatik ezaguna zen, kritikariek "Dreydegger" etiketarekin izendatu zutena.[1]
2001ean Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademiako kide aukeratu zuten, eta Berkeleyko Irakaskuntzako Bikaintasunaren Harbison Sariaren hartzaile izan zen. Erasmusen Unibertsitateak "honoris causa" doktoretza eman dio, adimen artifizialaren alorrean egindako lan bikain eta eragin handikoagatik, baita kontinenteko filosofian XX. mendeko analisi eta interpretaziorako egindako ekarpen garrantzitsuengatik ere ".
Zenbait ikaslek posizio garrantzitsuak izan dituzte Unibertsitateetako Ipar Amerikako Filosofiako departamentu nagusietan, eta Heidegger eta fenomenologiarekin lotutako gaietan lan egiten dute, Taylor Carman, John Haugeland, Sean Dorrance Kelly,[2] Iain Thomson, eta Mark Wrathall barne.
Lan nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1965. "Alchemy and Artificial Intelligence". Rand Paper.[3]
- 1972. What Computers Can't Do: The Limits of Artificial Intelligence. ISBN 0-06-011082-1
- 1979. What Computers Can't Do: The Limits of Artificial Intelligence. (revised) ISBN 0-06-090613-8, ISBN 0-06-090624-3.
- 1983. (Paul Rabinowekin batera) Michel Foucault: Beyond Structuralism and Hermeneutics. Chicago, Ill: The University of Chicago Press. ISBN 978-0-226-16312-3
- 1986 (Stuart Dreyfusekin batera). Mind Over Machine: The Power of Human Intuition and Expertise in the Era of the Computer. New York: Free Press.
- 1991. Being-in-the-World: A Commentary on Heidegger's Being and Time, Division I.Cambridge, MA: MIT Press. ISBN 0-262-54056-8, ISBN 978-0-262-54056-8
- 1992. What Computers Still Can't Do: A Critique of Artificial Reason. Cambridge, MA: MIT Press. ISBN 0-262-54067-3
- 1997, Disclosing New Worlds: Entrepreneurship, Democratic Action, and the Cultivation of Solidarity, (Fernando Flores eta Charles Spinosarekin batera)
- 2000. Heidegger, Authenticity, and Modernity: Essays in Honor of Hubert Dreyfus, Volume 1. Cambridge, MA: MIT Press. ISBN 0-262-73127-4.
- 2000. Heidegger, Coping, and Cognitive Science: Essays in Honor of Hubert L. Dreyfus, Volume 2. Cambridge, MA: MIT Press. ISBN 0-262-73128-2
- 2001. On the Internet Revised Second Edition. London and New York: Routledge. ISBN 978-0-415-77516-8
- 2011. (Sean Dorrance Kellyrekin batera) All Things Shining: Reading the Western Classics to Find Meaning in a Secular Age. Reviewed by Garry Wills in New York Review of Books, April 7, 2011, pages 16–18.
- 2015. (Charles Taylorrekin batera) Retrieving Realism. Harvard University Press.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Heidegger in America. Cambridge University Press, 203 or. ISBN 978-0-521-51837-6..
- ↑ Sean Dorrance Kelly
- ↑ Alchemy and Artificial Intelligence