Iñaki Goikoetxea Beristain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iñaki Goikoetxea
Datu pertsonalak
Izen osoa Iñaki Goikoetxea Beristain
Ezizena Goiko
Jaio 1982ko maiatzaren 6a
Deba (Gipuzkoa)
Posizioa Aurrelaria
Garaiera 180 cm
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
Amaikak-Bat
Aurrera Kirol elkartea
Baskonia Kirol Kluba
Athletic B
Barakaldo CF
Lemona Kirol Elkartea
Real Union
C.F.Badalona
Amorebieta Kirol Elkartea
Real Union


Iñaki Goikoetxea Beristain (Deba, 1982ko maiatzaren 5a-) futbolari gipuzkoarra da, aurrelari postuan dabilelarik 2. B Mailako Real Uniónen[1].

Teknika zoragarria erakusten du jokatzen duen bakoitzean eta oso arriskutsua da area barruan, aurrelaria eta punta-erdia lanetan murgilduta ibiliz.

Golak sartzeko erraztasun handia dauka eta aritu den taldeetan beti hala frogatu izan du. Adibidez, azken urteotan 3. goleatzailea izan da 2007-08 denboraldian 2.B mailako Euskadiko talde guztien artean.

Teknikaz gain pertsonalitateduna da debar futbolaria. Arrazoia bere alde duenean, inor isilarazi behar badu egin-egiten du haren futbola erakutsiaz eta ezin ahantzi bere futbolarekiko filosofia, alegia, hazten jarraitzea.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko urriaren 30ean, Irungo Gal Stadiumean, Errege Kopako final hamaseirenak zeuden jokoan. 5000 ikusle baino gehiagoren aurrean, hortxe zegoen bigarren B mailako Real Union lehen mailako Real Madril ahalguztiduna aurrean zuela. Dena irundarren aurka izanik Real Unionek 3-2 irabazi zion Real Madrili garaipenaren gola 63. minutuan Iñakik berak eginez.

2. A Mailara igotzeko bueltako partidan, 2009ko ekainaren 21ean Irungo Gal Stadiumean jokatua, Real Unionek 3 eta 1 irabazi zion A.D. Alcorcon taldeari, Iñakiren golak markagailua ireki zuelarik. Gainontzeko golak Eneko Romok eta Juan Dominguez Otaegik sartu zituzten, 45 urte ostean Irungo Real Union 2. A Mailara bueltaraziz.

2009-2010 denboraldian 2. A Mailan aritu zen Real Unionekin beste urtebetez sinatu[2] zuelako. Honela, estreinakoz, 2. A Mailan aritu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.bidasoaldia.com/2013/07/18/inaki-goikoetxea-vuelve-al-real-union/ Goiko Real Unionera itzuli da
  2. [1], 2009-07-09, Iñaki Goikoetxea beste urtebetez arituko da Real Unionen