Iñigo Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñigo Martínez» orritik birbideratua)
Iñigo Martinez
UEFA EURO qualifiers Sweden vs Spain 20191015 Inigo Martinez (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Ondarroa1991ko maiatzaren 17a (30 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Bizilekua Ondarroa
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad B2009 / 2011482
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad2011 / 201823818
Flag of None.svg Euskal Herriko futbol selekzioa2011 / 80
Flag of Spain.svg Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 201110
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 2013150
Flag of Spain.svg Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2012 / 201240
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala2013 /
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Athletic2018 / 1253
 
Posizio edo espezialitatea erdiko atzelaria
Kirol zenbakia 4
Pisua 77 kilogramo
Altuera 1,82 metro

Instagram: inigomartinez FIFA: 339904 UEFA: 250040471 Edit the value on Wikidata

Iñigo Martinez Berridi (Ondarroa, Bizkaia, 1991ko maiatzaren 17a) Euskal Herritar futbolari profesional ezkertia da. Athletic taldean jokatzen du, erdiko atzelari lanetan. Realaren harrobian aritutako jokalaria da, eta 2011ko abuztuan egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin. 2018ko urtarrilaren 30az geroztik Athleticeko jokalaria da.

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondarrutarra izanda herriko taldean hasi zen futbolean jokatzen, hain zuzen ere Aurrera Kirol Elkartean . Kadetea zenean Realak fitxatu zuen eta bertako harrobian egin zuen ibilbidea. 2009an Sansera igo zuten eta 3. mailan jokatu zuen igoera lortuz. 2010 ean bigarren B mailan egin zuen debuta taldeko onenetako bat izanda.

Real Sociedad[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011-2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigo Martinez Berridiren lehen urtea lehenengo mailan. Sasoi hartan egin zuen debuta Philippe Montanier entrenatzailearen eskutik. Entrenatzaile frantziarrak eman zion denboraldiaurrea egiteko aukera eta gerora taldeko hamaikakoan lekua. 2011ko abuztuaren 27an egin zuen debuta Real Sporting de Gijón-en aurka (Sporting Gijon 1-2 Reala, amaitu zen partidua) eta bere lehen gola euskal derbian sartu zuen zelai erditik Athletic Cluben aurka Urriaren 2an Anoetan. Handik gutxira beste gol bat sartu zuen zelai erditik azken minutuan Realari garaipena eman zetzan Betisen aurka. Lehenengo itzulia amaitzerako Iñigo Realaren atzealdeko jaun eta jabe zen, horri ezker lehen taldeko fitxa eskuratu zuen Gabonetan. Denboraldi hura ez zen ondo amaitu Iñigorentzat meniskoa apurtu baitzuen Vallecasen Diego Costarekin tupust eginda. Nahiz eta Iñigok meniskoa hautsi, sasoiz errekuperatu zen Londresko Olinpiar Jokoetarako iristeko. Espainiako Futbol Selekzioarekin lehen ondarrutarra bihurtu zen Olinpiar jokoetan aritzen. Taldekako fasea ez zutenez pasatu, ezin izan zuen dominarik lortu.

2012-2013[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste denboraldi arrakastatsu bat izan zen Iñigorentzat. Bere taldea Txapeldunen Ligarako sailkatu zen laugarren postuan eta Espainiako hautatzaile nagusia zen Vicente del Bosquek deitu zuen lagunarteko partidua jokatzeko Guayaquilen Ekuadorren aurka.

2013-2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFAko Txapeldunen Ligako 2013/2014ko denboraldian debuta egin zuen aurreko fasean Olympique Lyonnais kanporatuz. Gero sailkatze taldean FC Xakhtar Donetsk, Manchester United eta Bayer 04 Leverkusen egokitu zitzaion Realari. Kanporatua izan zen Erreala baina Iñigo bere mailarik onena erakusten ari zenez Del Bosquek berriro ere deitu zuen Espainiarekin partidua jokatzeko. Ligan UEFA Europa Leaguerako txartela lortu zuten eta Iñigok 2 gol sartu zituen denboraldi hortan.

2014-2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez zuen ondo hasi errealak denboraldia UEFA Europa Leaguetik kanpo gelditu baitzen Krasnodar talde errusiaren aurka. Eta denboraldia ere ez zen izan oso ona hamabigarren bukatuz liga txapelketa.

Athletic Club[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 30ean Athletic Club -ek fitxatu zuen 32 milioi euro ordainduta, klubaren fitxaketarik garestiena bihurtuz. 2023ra arte sinatu zuen 80 milioiko etete klausularekin. Otsailaren 4an egin zuen debuta. Nahiz eta taldeak itxura eskasa eman, Iñigok oso ondo bete zuen Aymeric Laporte -n hutsunea.

2018-2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesio batekin hasi zuen aurredenboraldia eta hasierako partiduak galdu zituen. Denboraldi hasiera eskasa euki zuten Eduardo Berizzorenak baina gero Gaizka Garitano jarri zuten agintean. Gaizka Garitanorekin taldeak gorakada izan zuen eta oso garrantzitsua bihurtu zen ia partido guztiak jokatuz. Azken jardunaldian postera jo zuen baloi bat Europa League-ko sailkatzea emango lukeena. Denboraldi bukaera ona izan zen Iñigorentzat bai Euskal Selekzioak eta bai Espainiako Selekzioarekin deitua izan zelako partiduak jolasteko.

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko Kategoriak

Kluba Urtea
Ondarruko Aurrera 2006ra arte
Real Sociedad 2006-2009

Profesionalak 2019ko azaroaren 8an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
Euskal Herria
3. 2009/10 23 1 - - - - - - - - 23 1
2.B 2010/11 25 1 - - - - - - - - 25 1
Denera 48 2 - - - - - - - - 48 2
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 2011/12 26 3 2 0 - - - - - - 26 3
1. 2012/13 34 4 1 0 - - - - - - 34 4
1. 2013/14 35 2 6 0 7 0 - - - - 48 2
1. 2014/15 34 3 3 0 - - 4 0 - - 41 3
1. 2015/16 30 1 1 0 - - - - - - 31 1
1. 2016/17 34 3 6 1 - - - - - - 40 4
1. 2017/18 12 1 1 0 - - 3 0 - - 16 1
Denera 205 17 20 1 7 0 7 0 - - 238 18
Athletic
Euskal Herria
1. 2017/18 16 0 - - - - - - - - 16 0
1. 2018/19 33 0 2 0 - - - - - - 35 0
1. 2019/20 33 1 7 0 - - - - - - 40 1
1. 2020/21 28 1 4 1 - - - - 2 0 34 2
1. 2021/22 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 110 2 13 1 - - - - - - 2 0 125 3
Ibilbide osoan 373 21 33 2 7 0 7 0 - - 2 0 422 23

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñigok 2011ko abenduan, Iribar eta Etxarri-ren eskutik egin zuen debuta Euskal Herriko futbol selekzioarekin. Orduz geroztik ia beti izan da hautatua. Tunisiaren aurka egin zuen debuta eta Bolivia, Peru, Katalunia, Venezuela eta Panamaren aurka ere jokatu du euskal selekzioarekin. Azken partidu honetan Javier Clemente izan zen hautatzailea.

Espainiako Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko apirilean egin zuen debuta sub-20 selekzioarekin Italiaren aurka eta partidu bakarra jokatu zuen.

Sub-21 arekin 15 partidu jokatu zituen 2011 eta 2013 bitartean. 2013an jokatu zen Eurokopa sub 21ean garaile atera ziren italia garaituz. Txapelketa hortan Iñigok 5 partidu jokatu zituen.

Selekzio Absolutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an egin zuen debuta vicente Del Bosqueren eskutik Ekuadorren aurka. Denboraldi hortan berriz ere Guinea Ekuatorialen aurka jokatu zuen hasierako hamaikakoan. Iñigo ez zen deitua izan berriro Julen Lopetegi heldu arte eta partidu ofizialean egin zuen debuta Albaniaren aurka 0-2 irabazita. 2018an Luis Enriqueren eskutik Ingalaterra eta Kroaziaren aurka jokatzeko hautatu zuten. 2019an Robert Morenok hartu zuen Espainiako Selekzioa entrenatzeko agindua eta honek gehienetan hautatu izan du Iñigo.

Guztira lau hautatzaile ezberdinek dei egin diote Iñigori guztira 10 partidu jokatuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]