Edukira joan

Julen Lopetegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Lopetegi

(2017)
Bizitza
JaiotzaAsteasu1966ko abuztuaren 28a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJose Antonio Lopetegi
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B1983 / 1985
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1985 / 198510
Real Madril Castilla Club de Fútbol1985 / 1988610
Real Madril1988 / 199110
Unión Deportiva Las Palmas1988 / 1989310
Club Deportivo Logroñés1991 / 19941070
Bartzelona Futbol Kluba1994 / 199750
Espainiako futbol selekzio nazionala1994 / 199410
Rayo Vallecano1997 / 20021120
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Altuera185 zentimetro
julenlopetegui.com

Julen Lopetegi Agote (Asteasu, Gipuzkoa, 1966ko abuztuaren 28a) euskal herritar futbolari ohia eta entrenatzailea da. Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du, futbol arloko aditutzat.

Atezain jokatu zuen 2002. urteraino. 2008/2009 denboraldian Espainiako 2. B mailako Real Madril Gaztela entrenatu zuen. Ondoren, Espainiako gazte selekzioa. 2014an izendatu zuten FC Portoren entrenatzaile. 2016ko uztailaren 21az geroztik, Espainiako futbol selekzio nazionalaren hautatzailea izan da, 2018ko ekainaren 13ra arte, Real Madrid taldearekin entrenatzaile izateko sinatzeagatik kargukabetu baitzuten.

2018ko urriaren 29an Real Madril entrenatzaile postutik kargugabetu zuten,[1] emaitza txarrak zirela eta.

Gaur egun West Ham United taldeko entrenatzailea da.

Ibilbidea futbolari gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Sociedad taldean hasi zen atezain. Errealeko Bigarren B Mailako filialean jokatzera iritsi zen, baina ez zen debutatzera iritsi lehen taldean. 80ko hamarkadaren erdialdean, Lopetegik Errealeko lehen taldean jokatzeko ez zuen aukerarik izan, Luis Migel Arkonada, Jose Luis Gonzalez Vazquez eta Agustin Elduaien atezainak bere gainetik baitzeuden.

1985ean Real Madrilek fitxatu zuen bere talde filialean, Castilla. 1988ra arte bertan jokatu zuen. Hortik, Las Palmas Futbol taldera eraman zuten denboraldi baterako. 1989an Real Madrileko lehen taldera iritsi zen. Real Madrilekin egin zituen bi denboraldietan taldeko hirugarren atezaina izan zen, ia aukerarik izan gabe. Atletico Madilen aurka debutatu zuen lehenengo mailan Vicente Calderonen (3-3), 1989-90 denboraldiko azkenaurreko jardunaldian.

Logroñés Kirol Kuba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Madril taldearekin aukera askorik izan ez zuenez, Lopetegi Logroñes Kirol Klubak fitxatu zuen 1991n. Logroñon, bere urterik onenak bizi izan zituen futbolari gisa. Lehen Mailako talde apalenetako batean egonda, Lopetegiren lana izugarri nabarmendu zen. Titular eztabaidaezina izan zen hiru denboralditan, eta, gol asko sartu arren, askoz gehiago saihestu zituen; Espainiako atezain onenetako eta ikusgarrienetako bat izatera igaro zen. Lopetegik 108 partida jokatu zituen Logroñesekin Lehen Mailan. 1994ko martxoaren 23an, Espainiako selekzioarekin Kroaziaren aurkako lagunarteko partida batean debutatzeko deitua izan zen. 1994an AEBetako Munduko Txapelketa jokatzeko ere deitu zuten. Txapelketa horretan minutu bakar bat ere ez zuen jokatu.

Bartzelona Futbol Kluba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Taldea Urteak
San Sebastián CF 1983-1985
Castilla CF 1985-1988
UD Las Palmas 1988-1989
Real Madril 1989-1991
CD Logroñés 1991-1994
FC Barcelona 1994-1997
Rayo Vallecano 1997-2002

Entrenatzailetzat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea Urteak
Rayo Vallecano 2003-2004
Real Madril Gaztela 2008-2009
Espainia (19z azpikoak) 2010-2012
Espainia (20z azpikoak) 2011-2014
Espainia (21ez azpikoak) 2012-2014
FC Porto 2014-2016
Espainia 2016-2018
Real Madril 2018-2018
Sevilla FC 2019-orain

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelketa Taldea Urtea
Espainiako Superkopa Real Madril 1990
Izarren Liga Real Madril 1990
Espainiako Superkopa FC Barcelona 1994
Espainiako Superkopa FC Barcelona 1996
Espainiako Errege Kopa FC Barcelona 1997
Europako Errekopa FC Barcelona 1997

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .