Iban Garate Garmendia
Iban Garate Garmendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Iban Garate Garmendia |
Jaiotza | Azkoitia, 1982ko maiatzaren 7a (42 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Gasteiz |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea (2000 - 2002) : Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Nafarroako Unibertsitatea (2002 - 2007) lizentzia : Ikus-entzunezko komunikazio |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea eta ekoizlea |
Lantokia(k) | Bilbo |
Enplegatzailea(k) | Euskal Telebista |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Iban Garate Garmendia (Azkoitia, Gipuzkoa, 1982ko maiatzaren 7a) euskal komunikatzailea da, aktore, aurkezle, gidoilari eta ekoizle lanak egindakoa. 1997an hasi zen aktore lanetan Goenkale telesailean, eta 2000-2004 bitartean ETB 1eko Betizu haur programazioa aurkeztu zuen. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, hainbat entretenimendu saio aurkeztu ditu Euskal Telebistan, besteak beste Kalera (2004), Errazu (2009), Ai ama (2012) eta A ze bandaǃ (2014). Egin dituen aktore lan nabarmenen artean Aupa Etxebesteǃ (2005), Mystikal (2010), Arriya (2011), Miel de naranjas (2012) eta Agur Etxebesteǃ (2019) filmak zein Martin (2005-2009) eta El Secreto de Puente Viejo (2012-2013) telesailak daude. 2015etik aurrera ETBko albiste-zerbitzuetan ari da lanean; Azpimarra (2015-2016) saioan hasi eta iluntzeko Gaur egun aurkeztu zuen bi denboraldiz (2016-2018). 2019ko urtarrilaz geroztik goizeko Egun on Euskadi albistegia aurkeztu zuen, 2022ra arte.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkoitiako Xabier Munibe ikastolan ikasi zuen 14 urte bete arte, eta ondoren batxilergoa Azpeitiako Karmelo Etxegarai ikastolan gauzatu zuen.[1] 15 urte zituela ikastolako antzerki taldean zebilen, eta lagunekin batera Goenkale telesailerako proba egin zuen. Castinga gainditu eta 1997an hasi zen telesailean. Lau denboraldiz Aitor Zubeldiaren papera egin zuen, 2000. urtean unibertsitate ikasketak hasteko telesaila utzi zuen arte.[2]
Ikasketak eta Betizu (2000-2004)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean ekonomia ikasten hasi zen, eta bi urte egin zituen Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza graduan. Hala ere ez zuen komunikazioaren arloa utzi, ETBk Betizu haurrentzako saioa aurkezteko eskaintza egin baitzion. Ilaski Serranorekin batera gidatu zuen saioa, eta Betizu markapean haurrentzako saio ugari gidatu zituen 2004rarte, besteak beste Gain gaina, Betizu Arena, Betishow, BT edo Betizuzenean, ETBko lehen zuzeneko lehiaketa. 2002an ekonomia ikasketak utzi zituen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten hasi zen Nafarroako Unibertsitatean. 2007an lizentziatu zen. Betizu saioan egindako lanagatik Telebista saileko Argia Saria irabazi zuen 2004ean, ikuslearekin komunikatzeko gaitasunari zein hizkera aberats eta propioa sarituz.[3]
Aktore lanak eta ETBko entretenimendu saioak (2004-2014)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an Kalera lehiaketa aurkeztu zuen ETB 1en. 2005ean zineman debutatu zuen Aupa Etxebesteǃ film arrakastatsuarekin, eta Martin (2003-2009) telesailean hasi zen lanean Manuren paperean. Hasieran pertsonaia errepikakor gisa hasi zen telesailaren 3. deboraldian, baina pertsonaia nagusia izatera igaro zen 6. denboraldian. Martin 2009an amaitu zen. 2006an Aizpea Goenagak zuzendutako Zeru horiek telefilmean agertu zen. 2007-2008 denboraldian Horrelakoa da bizitza magazinean kolaboratzaile eta gidoilari lanak egin zituen, eta 2009an Errazu saioa aurkeztu zuen, euskararen trataerari buruzkoa.[4]
Tuntuxa ekoiztetxea sortu zuen hainbat kiderekin batera, eta bi dokumentaletan ekoizle lanak egin zituenː Flysch, haitzen hitza (2009) eta Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka (2010). 2010ean Mystikal filma protagonizatu zuen. Halaber, aktore ezagun bilakatu zen Arriya (2011) eta Miel de naranjas (2012) filmetan paper protagonistak antzeztu ondoren.
2011n Ipupomamua (ETB 1, eta berremanaldiak ETB 3n) saioa aurkeztu zuen. 2012an Ai ama elkarrizketa saioa aurkeztu zuen ETB 1en. 2012-2013 denboraldian TOPeraǃ saioa aurkeztu zuen eta Antena 3eko El Secreto de Puente Viejo telesailean agertu zen, Luis Ávalosen paperean. 2014an Lasa eta Zabala filmean parte hartu zuen, eta A ze bandaǃ lehiaketa aurkeztu zuen Nerea Rodriguezekin batera. 2014ko udan esatari lanak egin zituen Euskadi Irratian estreinakoz, Faktoria magazinean.[5]
Albistegiak (2015-egun)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean Azpimarra saioan hasi zen lanean, ETBko albiste-zerbitzuei lotua. 2016an amaitu zen saioa, eta Garate albistegiak aurkeztera igaro zen. Iluntzetako Gaur egun 2 albistegia aurkeztu zuen bi denboraldiz, 2016tik 2018ra bitartean. Albistegietako lanean hasi ondoren aktore lanak alde batera utzi zituen arren, 2018an Agur Etxebesteǃ filma grabatu zuen, 2005eko Aupa Etxebesteǃ-ren jarraipena.[6] 2019ko urtarrilean Estepan Aldamiz-Etxebarriaren lekukoa hartu zuen goizeko Egun on Euskadi albistegiko gidari gisa. Albistegietako lanean hauteskunde gauak zein hauteskunde elkarrizketak aurkeztea ere egokitu zaio. 2020ko uztailean uda denboraldiko Gaur egun 1 albistegia aurkeztu zuen, Xabier Usabiaga ordezkatuz.
Lau denboraldiz aurkeztu zuen Egun on Euskadi albistegia, 2022ra arte. 2022ko udazkenean Necesito Ayuda dokuseriea aurkeztuko du ETB2n.[7]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Gasteizen bizi da. Bi alaba eta seme bat ditu.[6][erreferentzia behar] Errealeko bazkidea da. Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena babestu du, zenbait ekitaldi gidatuz.[8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2005 | Aupa Etxebesteǃ | Iñaki Etxebeste Uranga | Protagonista |
2006 | Zeru horiek | Larrea | Telefilma |
2009 | Flysch, haitzen hitza | Ekoizlea (dokumentala) | |
2010 | Ttaup, ttaup! Arraun kolpeka | Ekoizle eragilea (dokumentala) | |
2010 | Mystikal | Eldyn | Protagonista |
2011 | Arriya | Peru | Protagonista |
2012 | Miel de naranjas | Enrique | Protagonista |
2014 | Lasa eta Zabala | Juantxo | Sekundarioa |
2019 | Agur Etxebesteǃ | Iñaki Etxebeste Uranga | Protagonista |
Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Papera | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1997-2000 | Goenkale | Aitor Zubeldia | ETB 1 | 4 denboraldi Errepikakorra (1997-1998, 2000) Nagusia (1998-2000) |
2005-2009 | Martin | Manu | ETB 1 | 63 atal (errepikakorra 2005-2007, nagusia 2008-2009) |
2009 | Mi querido Klikowsky | Kiko | ETB 2 | Aktore gonbidatua (atal 1) |
2012-2013 | El secreto de Puente Viejo | Luis Ávalos | Antena 3 | Sekundarioa (65 atal) |
2022 | Intimidad | Bere burua | Netflix | Cameoa |
Telebista saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
2000 | KTMǃ | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2000-2004 | Betizu | ETB 1 | Aurkezlea, hainbat saio Betizu markapeanː Betizuzenean, Gain gaina, Betizu Arena eta Betishow Argia Sariaren irabazlea |
2003 | Kaixo 2003 | ETB 1 | Gonbidatua |
2003 | Euskadi Irratiak 20 urte | ETB 1 | Atal 1 |
2004 | Kalera | ETB 1 | Aurkezlea |
2006 | Date el bote | ETB 2 | Lehiakide gonbidatua (1000. atal berezia) |
2007-2008 | Horrelakoa da bizitza | ETB 1 | Kolaboratzailea eta gidoilaria |
2009 | Errazu | ETB 1 | Aurkezlea (13 atal) |
2009 | Ilunpean | GoiTB | Gonbidatua (atal 1) |
2011 | Ipupomamua | ETB 1 | Aurkezlea (13 atal) |
2011 | Anitzele | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2011-2012 | Finlandia | ETB 1 | Gonbidatua (2 atal) |
2012 | Eguberri off | ETB 1 | Bakarrizketa saio berezia |
2012 | Ai ama | ETB 1 | Aurkezlea |
2012 | Mihiluze | ETB 1 | Lehiakide gonbidatua (atal 1) |
2012 | El hormiguero | Antena 3 | Gonbidatua (atal 1) |
2012-2013 | TOPeraǃ | ETB 1 | Aurkezlea (13 atal) |
2014 | Zuek hor eta gu hemen | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2014 | A ze bandaǃ | ETB 1 | Aurkezlea |
2015-2016 | Azpimarra | ETB 1 | Aurkezlea |
2016-2018 | Gaur egun 2 | ETB 1 | Aurkezlea |
2019-2022 | Egun on Euskadi | ETB 1 | Aurkezlea |
2019 | Gure kasa | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2020 | Gaur egun 1 | ETB 1 | Aurkezlea (udako ordezkapena) |
2022 | Necesito Ayuda | ETB 2 | Aurkezlea |
Irratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ilunafarra - Nafarroako Unibertsitateko Irratia / Radio UNAV (2007, ikasle garaian)[9]
- Faktoria - Euskadi Irratia - Udako magazinaren esataria (2014)[5]
Antzerkia eta ikuskizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berunezko soldadutxoa - Kontalaria (EOS & Emilio Aragón, 2003)
- Euskadiko Orkestrak antolaturiko zenbait ikuskizunen kontalariaː Babar, Peru eta Otsoa (2007) eta Superman naiz.[10]
- Komeriaren Kluba - Bakarrizketak (2008)[11]
- Evolution & Love - Kontalaria (2008)
- Time Machine Soup - Ekoizlea, Donostia 2016rekin (2016)[12]
Bestelako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idazmakinak literatura lehiaketako sari banaketa - Aurkezlea (2006)
- Kultura Sailaren "Aupa Aritz Amona" iragarkia - Esataria (2007)
- HABEren 25. urteurren ospakizunerako ikuskizuna (2008)[13]
- Arrigorriagako VIII. Umorea Labur jaialdia - Epaimahaikidea (2009)[14]
- Bertsolaburmetrai lehiaketa - Epaimahaikidea (2009)[15]
- Aztertu 2009 sari-banaketa ekitaldia - Gidaria (2010)[16]
- Oihan pertsonaia Fernando Morillo idazlearen Itzalen Sua liburuan (Gaumin, 2012)[17]
- EAJren hauteskunde ekitaldi nagusia BECen - Aurkezlea (2012)[18]
- Oñatiko Laburmetrai Rallyaren IV. edizioa - Epaimahaikidea (2013)[19]
- VI. Kosmodisea - Aurkezlea, Aitziber Garmendiarekin (2012)[20]
- Musikaldia - Aurkezlea (2013)
- VIII. Kosmodisea - Aurkezlea (2014)[21]
- Erabakia ehuntzen ekimenaren (Gure Esku) aurkezpena, Ilaski Serranorekin (2014)
- VI. Zinexit Topaketak - Aurkezlea (2015)[22]
- Urkullu lehendakariaren eguberrietako harrera euskal gizarteari - Aurkezlea (2015)[23]
Sariak eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza | Err. |
---|---|---|---|---|---|
2004 | Argia Saria | Telebista | Betizu | Irabazlea | [3] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Elkarrizketa: Iban Garate. (Aktorea eta komunikatzailea): Aktore lanetan beste baten larruan sartu behar duzu - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- ↑ all_powerful_Oz. «Iban Garate: Beti begiratzen diot ispiluari atera aurretik"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- ↑ a b «Saridun gazteak eta jaio berria» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El joven Ibon Garate presenta en ETB1 'Errazu', un espacio sobre el euskera» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- ↑ a b Urkizu, Urtzi. «Iban Garate eta Oihane Yustos Euskadi Irratian gidari, udako goizetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ a b «Iban Garate: "Ikastolako lagunekin elkartzea bezalakoa izan da 'Agur Etxebeste!' egitea" - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Batzen gaituzten emozioen pantaila izango da ETB denboraldi berrian» EITB 2022-09-08 (Noiz kontsultatua: 2022-09-16).
- ↑ Iruretagoiena, Hodei. «Hautetsontzi bat, oihal zatiz josia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Ilunafarra irratsaioa, zuzenean eta jendaurrean, Iruñean, maiatzaren 18an ostiralez» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Orkestra Kontu Kontari» Euskadiko Orkestra. Basque National Orchestra 2017-11-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «'Komeriaren kluba'. Iban Garate, Asier Hormaza, Aitziber Garmendia, Ana Elordi, Ane Zabala eta Galde» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ Elustondo, Ihintza. «Zaporeei segika, atzera denbora makinan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «erabili.eus/ HABEk jai-giroan ospatu du bere 25. urteurrena» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Arrigorriagako VIII. Umorea Labur jaialdiak Loli Astoreka omenduko dau» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «EuskalEtxeak - I Bertsolaburmetrai lehiaketa» www.euskaletxeak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tres jóvenes ondarreses reciben el premio Aztertu» El Diario Vasco 2010-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «Gaumin Argitaletxea» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pastor, Mikel. (2012). «Urkullu aboga por la "cohabitación responsable" en su mitin central» gara.naiz.eus (GARA) (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ (Ingelesez) «IV.Edizioa» olrallya (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ «¡Somos emprendedores! | LA SALLE BERROZPE ANDOAIN» www.lasalleberrozpe.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ikastola copa todos los premios de Bachillerato en Kosmodisea» El Diario Vasco 2014-05-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ Press, Europa. (2015-09-21). «"Zinexit topaketak" trae este martes a Bilbao al director Joaquín Oristrell y a la actriz Nur Levi» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Una nueva Transición'» ELMUNDO 2015-12-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Iban Garateri elkarrizketa eitb.eus webgunean