Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure
Jatorria
Argitaratze-data2009
IzenburuaIndiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideabanaketa digital eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoaadventure game (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaDOS, Amiga, Atari ST, CDTV (en) Itzuli, macOS, Linux, FM Towns (en) Itzuli, Classic Mac OS (en) Itzuli eta Microsoft Windows
Sarrera gailuasagua
Software motoreaSCUMM
Deskribapena
OinarrituaIndiana Jones and the Last Crusade
Ekoizpena
DiseinatzaileaRon Gilbert
GaratzaileaLucasArts
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAmeriketako Estatu Batuak eta Berlin
Fikzio-unibertsoaIndiana Jones universe (en) Itzuli
lucasarts.com
IMDB: tt0251138 Edit the value on Wikidata

Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure (euskaraz Indiana Jones eta Azken Gurutzada: Abentura Grafikoa) LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1989an argitaratu zen. Konpainia honetako SCUMM motor eragilea erabiltzen zuen hirugarren abentura grafikoa izan zen.

Urte berdinean estreinatutako Indiana Jones and the Last Crusade filmean oinarritua dago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938, Indiana Jones bere azken abenturatik Coronadoko gurutzearekin Barnett unibertsitatera itzuli berri da, orduan bere adiskide Donovanek graal santuaz mintzatuko zaio.

Orduan Indy objektu horren bilaketari ekingo dio, hasieran Veneziara joan eta Elsa Schneider alemaniar emakumezko arkeologo ederra ezagutuko du. Abentura aurrera doan einean naziek Indy eta bere aita atzeman eta Brunwald gazteluan gatibu edukiko dituzte, bertatik ihes egiteko pasabideeez beteriko labirinto batetik igaro beharko dira, tartean nazi zaindariak topatu eta haiekin borrokatuz. Orduan Elsak Indyri graalaren egutegia lapurtu eta nazien aldeko espioia zela argituko da. Ondoren, aita-semeek ihes egitea lortu eta egutegia berreskuratzeko asmoz Berlinera zuzendyko dira, han Adolf Hitlerrekin topaketa labur bat izateko abangunea ere izango dute. Behin egutegia berreskuratuta, Berlinetik hasiera batean zeppelinez ihes egin eta ondoren hegazkin biplano batekin ustez graal santua dagoen Ilgoraren Harana bilatuko dute.

Abentura guztian zehar ekintza une eta borrkaldi ugari daude, bai eta Indy eta bere aita biplanoan Europan zehar hegan eginez eta nazien hegazkinek jarraitzen dieten eszena bat ere.

Jatorrizko filmaren hainbat pertsona edo une garrantzitsu ez dira agertzen, tartean Graalaren Anaitasuna, Indyren adiskide leiala den Sallah, Veneziako uretako jarraipena eta basamortuko gudua.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]