Indiana Jones and the Last Crusade
Indiana Jones and the Last Crusade (Indiana Jones eta Azken Gurutzada, euskarazko audiodun bertsioan) Steven Spielbergek zuzendu, 1989an estreinatu eta Robert Wattsek, George Lucasek eta Frank Marshallek ekoitzitako abenturazko film estatubatuarra da. Indiana Jonesen zinema-sailaren hirugarren film estreinatua da, eta hirugarrena ere bai frankiziaren ordena kronologikoari dagokionez. Filmak Harrison Ford du protagonista nagusia, baina oraingo honetan Sean Conneryrekin partekatzen du protagonismo hori. Filmak hiru Oscar sari eskuratzeko izendatu zuten: soinu banda onena (John Willians), soinu onena eta soinu efektu onena; azken hori eman zioten.
Jeffrey Boamek idatzi zuen gidoia, Chris Columbusek eta Menno Meyjeesek idatzitako libretoak berreginez. Handik denbora batera, Spielbergek protagonistaren aita argumentuan sartzea iradoki zuen, pelikulak Graal Santuaren bilaketan aita batek bere semearekin izandako adiskidetzearen ingurukoa izan behar zuela iritzita; George Lucasek hasieratik iradoki zuen bilaketa hori.
Filmaren kontzepzioa Spielbergek Indiana Jonesen filmen trilogia planeatua osatzea erabaki zuenean sortu zen.
Amaierako eszenak Petran filmatu zituzten, Khazneh delakoan. Mundua zehar, film honek 1989an diru gehiago lortu zuena izan zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Oharra: Atal honek istorioren parte bat azaltzen du. |
1938. urtea. Henry Jones Sr. profesorea (Sean Connery) Graal Santua bilatzen ari zela ustekabean desagertu egin da. Indiana Jones (Harrison Ford) bere aitaren bilaketa berrekin eta hura nola edo hala topatzen saiatuko da. Bere helburua lortzeko beste behin ere naziei aurre egin beharko die.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Harrison Ford: Indiana Jones
- Sean Connery: Henry Jones profesorea
- Denholm Elliott: Marcus Brody
- Alison Doody: Elsa Schneider
- John Rhys-Davies: Sallah
- Julian Glover: Walter Donovan
- River Phoenix: Indiana Jones gaztea
- Michael Byrne: Vogel koronela
- Kevork Malikyan: Kazim
- Robert Eddison: Graal Santuaren zaindari-zalduna
- Richard Young: Fedora
- Alexei Sayle: Sultana
Bideo-jokoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1989ko filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- Jeffrey Boamek idatzitako filmak
- Tom Stoppardek idatzitako filmak
- George Lucasek idatzitako filmak
- Sean Conneryk antzeztutako filmak
- John Rhys-Daviesek antzeztutako filmak
- Harrison Fordek antzeztutako filmak
- River Phoenixek antzeztutako filmak
- Michael Byrnek antzeztutako filmak
- Alison Doodyk antzeztutako filmak
- Denholm Elliottek antzeztutako filmak
- Julian Gloverrek antzeztutako filmak
- Bradley Greggek antzeztutako filmak
- Michael Sheardek antzeztutako filmak
- Eugene Lipinskik antzeztutako filmak
- Isla Blairrek antzeztutako filmak
- Richard Youngek antzeztutako filmak
- Ronald Laceyk antzeztutako filmak
- Alex Hyde-Whitek antzeztutako filmak
- Suzanne Roquettek antzeztutako filmak
- Vernon Dobtcheffek antzeztutako filmak
- Pat Roachek antzeztutako filmak
- George Lucasek ekoitzitako filmak
- Robert Wattsek ekoitzitako filmak
- Lucasfilmek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Indiana Jones
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Soinu edizio onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- 1980ko hamarkadako abentura filmak
- Ekintza filmak
- Trenetan girotutako filmak
- Arturiar kondairan oinarritutako filmak
- Elkarte sekretuei buruzko filmak
- Naziei buruzko filmak
- Liburutegietan girotutako filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak
- Jarraipen filmak
- Utahn girotutako filmak
- Venezian girotutako filmak
- Austrian girotutako filmak
- Alemanian girotutako filmak
- Berlinen girotutako filmak
- Turkian girotutako filmak
- 1912an girotutako filmak
- 1938an girotutako filmak
- Graal inguruko artea
- Euskarazko audioa duten nazioarteko filmak
- Euskaratutako filmak