Zak McKracken and the Alien Mindbenders

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zak McKracken and the Alien Mindbenders
Jatorria
Argitaratze-data 1988
Jatorrizko herrialdea Japonia
Argitaletxea LucasArts
Banatzailea Diskete eta GOG.com Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoa adventure gamea Itzuli
Joko-modua bakarka jokatzeko modua
Euskarria DOS, Amiga, Atari ST eta Commodore 64
Sarrera gailua giltzadi
Adin-sailkapena USK 12
Ekoizpena
Diseinatzailea David Fox Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Mexiko
Kanpo loturak

Zak McKracken and the Alien Mindbenders (euskaraz Zak McKracken eta Estralurtar Burmuin-Tolestatzaileak) 1988ko LucasArts konpainiaren abentura grafiko bat da. Maniac Mansion abentura grafikoaren ondoren SCUMM motorra erabiltzen bigarrena izan zen. David Fox programatzaileak proiektua zuzendu eta Matthew Alan Kane programatzaileak elkarlanean programatu eta diseinatu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abentura 1997an girotua dago, hain zuzen ere, sortu zen urtetik 10 urtera.

Protagonista Zak (izen osoa, Francis Zachary McKracken) National Inquisitor izeneko egunkari bateko kazetari gaztea da (benetazko National Enquirer egunkarian arinki oinarritua); beste pertsonaia nagusiak: Annie Larris, freelance zientzialaria; Melissa China eta Leslie Bennett, Yale unibertsitateko ikasleak, bai eta Caponiar estralurtarrak ("Telefono Konpainia" delakoaz jabetuko dira, munduko telekomunikazio konpainiez osatutako taldea), hauek beren "Burmuin-Tolestatzaile Makina" delakoaren bitartez Lurrean 60 Hz-ko seinalea aireratu eta gizakiak menperatzen saiatuko dira, eta Skolariarrak, beste antzinako estralurtar arraza.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]