Indiana Jones and the Fate of Atlantis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Indiana Jones and the Fate of Atlantis
Argitaratze data 1992ko ekaina
Sortzailea Zuzendaria:
Hal Barwood
Ekoizlea:
Shelley Day
Diseinatzailea:
Hal Barwood
Noah Falstein
Artistak:
William Eaken
Mark Ferrari
Gidoigileak:
Barwood
Noah Falstein
Musika:
Clint Bajakian
Peter McConnell
Michael Land
Argitaletxea LucasArts
Ekoizlea LucasArts
Joko mota Abentura grafikoa
Plataforma DOS, Mac OS, Windows, FM Towns, Amiga, Wii
Adin Sailkapena Everyone
Adin Sailkapena PEGI 12
Jolas mota Jokalari bakarra
Motorra SCUMM
Aurrekoa Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure (1989)
Webgunea Webgunea


Indiana Jones and the Fate of Atlantis (euskaraz Indiana Jones eta Atlantidaren Patua) LucasArts bideojoko konpainiaren abentura grafiko bat da. 1992an argitaratu zen. Konpainia honetako SCUMM motor eragilea erabiltzen zuen zazpigarren abentura grafikoa izan zen.

Indiana Jones pertsonaian oinarritua dago, baina honako abentura grafikoa ez zen inongo film zehatzetan oinarritu.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939, Bigarren Mundu Gerraren bezpera. New York hiriko Barnett College ikastetxeko biltegian Indiana Jones irakasle, arkeologo eta abenturazaleak Smith jauna deritzon bisitari batek hala eskatuta ustez Atlantidakoa omen den iruditxo bat bilatzen jardun du.

Behin iruditxoa topatuta, Indyk iruditxoa Smith jaunari erakutsi eta hark bereganatzeko ikaragarrizko interesa agertuko du. Halere, biak iruditxoarengatik borrokatu eta Smith jaunak erlikiarekin ihes egitea lortuko du, bidebatez bere jaka lagaz. Indyk jaka arakatu eta Smith jaunaren benetazko nortasuna jartzen duen tarjeta bat topatuko du, alegia, Klaus Kerner izeneko Hirugarren Reicharen espioa dela. Indiana Jones abenturazalea bere antzinako neskalaguna eta arkeologoa den Sophia Hapgoodekin lotzen duen egunkariko albiste baten artikulua ere topatuko du. Hortaz, Indyk bere iraganeko neskalaguna espioi naziek topatu aurretik aurkitzeko bidaiari ekingo dio.

Sophiak arkeologiaren mundua laga eta orain medium lanbidean hasi da, hortaz Indyk hura topatzean eta Barnett Collage ikastetxean jazotako azaltzean, Sophiak jaren solasa eten eta Nur-Ab-Sal atlantidar jainkoarekin harremanetan jarriko dio, hark "Platonen solasaldi galdua" deritzon idazlana topatzeko aginduko die. Noski, Indy Sophiaren medium ateraldiekiko erabat siniskaitza eta zinikoa agertuko da.

"Platonen solasaldi galdua" Atlantidara nola iritsi azaltzen duen idazlana da, horretarako gure bikoteak Tikal, Monte-Carlo, Argelia eta Kreta uhartera bidaiatuko du. Ibilbide honetan zehar etsai ugariei aurre egin eta puzzle moduan agertzen diren erronkak gainditu beharko dituzte. Baina denak ez dira oztopoak izango, Atlantidarako bidaian lagunak ere topatuko dituzte.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]