Indiar errupia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Indiar errupia
भारतीय रुपये (Hindi)
Indian one pice minted in 1950.jpg
Paisa 1
ISO kodea: INR
Estatua(k):
 India
Ikurra:
Frakzioa: 100 paisa
Txanponak: 50 paisa, 1, 2, 5 y 10 ₹
Billeteak: 5, 10, 20, 50, 100, 500 eta 2.000 ₹
Truke tasa:
2017-07-30
1 EUR = 75,3621 INR
Bankua: Reserve Bank of India
Ikusi egungo truke tasa

Artikulu hau Indiako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errupia».

Indiar errupia edo rupee (hindiz: भारतीय रुपये; ingelesez: indian rupee), Indiako Errepublikan zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea INR da eta bere sinboloa ₹[1][2]. Rupee banako baten ehunena paisa deitzen da eta rupee bakoitza 100 paisaz osatuta dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rupee hitzak sanskritoko rūpyakam (रूप्यकम्) edo rupaya hitzatik sortu zen, zilar forjatua, zilarrezko txanpona zentzuarekin.

Arthashastra itunak, Chanakyagatik idatzia, Chandragupta Maurya lehen Maurya enperadorearen lehen ministroa, rūpyarupa izenaz aipatzen ditu zilar txanponak. Beste txanpon motak ere aipatuak dira, esaterako urrezkoak (Suvarṇarūpa), kobrezkoak (Tāmrarūpa) eta berunezkoak (Sīsarūpa). Rūpa hitzak forma edo itxura eman esanahia dauka. Era horretan, rūpyarupa, zilar forjatua (rūpya) eta forma (rūpa) batzen ditu.

Indiako lekua askotan errupiak rupaya (hindiz), roopayi (రూపాయి) teluguz eta kannadaz (ರೂಪಾಯಿ), rubai (ரூபாய்) tamileraz, roopa (രൂപ) malabareraz, rupaye (रुपये) maratheraz edo sanskritoz, du izena, "zilar" esan nahi duena.

Hala ere, Bengala eskualdean, betidanik diruari buruz hitzegiteko taka hitza erabilia izan da . XIV. mendean, Ibn Battuta konturatu zen Bengala Sultanerrian jendeak taka esaten ziotela zilar eta urrez egindako txanponei, dinar erabili ordez. Gaur egun, taka, Bangladeshko dibisaren izen ofiziala da. Gainera bengaleraz, modu arruntaz edozein txanpon, diru paper edo dibisa era orokorrean izendatzeko taka erabiltzen da. Horrela, lagunarteko hizkeran, bengaleraz ari den edozeinek taka hitza erabiliko du dirua aipatzeko, zein dibisari dagokion kontutan hartu gabe. Beraz, Mendebaldeko Bengala, eta Tripura estatuetan indiar errupia taka (টাকা) moduan ezagutzen da era ofizialean. Orissa eta Assamen berriz, indiar errupia sanskritoko ṭaṅka hitzatik (dirua esanahia duena) datozten izenengatik ezaguna da, ṭôka (টকা) assameraz eta taṅkā (ଟଙ୍କା) oriyaz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indiar errupia Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Ingelesez)  Reserve Bank of India, https://www.rbi.org.in/scripts/FS_Overview.aspx?fn=2753. Noiz kontsultatua: 2017-07-30 .
  2. (Ingelesez)  XE - The World's Trusted Currency Authority, http://www.xe.com/currency/inr-indian-rupee. Noiz kontsultatua: 2017-07-28 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.