Iholdi-Oztibarreko herri elkargoa
Itxura
Iholdi-Oztibarreko herri elkargoa | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Sorrera | 2003ko abenduaren 23a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Bernard Cachenaut |
Hiriburua | Iholdi |
Udalerriak | 13 |
Estatistikak | |
Azalera | 222 km² |
Biztanleria | 3446 (1999) |
Dentsitatea | 31 bizt./km² |
Iholdi-Oztibarreko herri elkargoa (frantsesez communauté de communes Iholdi-Oztibarre)[1] Nafarroa Behereko 13 udalerri biltzen zituen herri elkargoa izan zen.
2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkargoak 13 udalerri biltzen zituen.
- Kantonamendu aldetik:
- Iholdikoan dauden guztiak daude, Hazparneko Lurraldean dagoen Heleta izan ezik.
- Herrialde aldetik, beraz, denak Nafarroa Beherean daude.
- Eskualde historiko-natural aldetik kantonamenduak berak duen aniztasuna islatzen du:
- Oztibarre ia osoa dago, zortzi udalerri. Kanpoan dagoen bakarra Pagola da: Amikuzeko herri elkargoan dago, eta herrialdeen aldetik ere gehienetan Nafarroa Beherearen eta Zuberoaren artean banatuta dagoela aipatzen da.
- Landibarre udalerri-harana; herrialdeko eskualdeen mapa sinplifikatzeko batzuetan arestian aipatu dugun Oztibarren sartua.
- Arberoa zehatzeko udalerri bakarra dago kantonamenduan, Heleta baina esan bezala herri elkargo honetatik kanpo dago.
- Arberoa zentzu zabalagoan hartuta[2] dauden beste hiru udalerri daude: Armendaritze, Iholdi eta Irisarri; hala ere, oro har eskualde honetan baino aparteko historia eta antolaketa izan duten herriak izan direla esan daiteke.
- Garazi eskualdeko udalerri bakarra dago, Suhuskune; eskualde honetan bakarra da Iholdiko kantonamenduan eta ez Donibane Garazikoan dagoena.
- Beraz, elkargo honetan baxenabartarrak sentitzen direlako Hazparnerekin bat egin nahi ez eta herrialde honetako erdialdean (iparraldean Amikuze eta hegoaldean Garazi-Baigorri multzoa dituztela) dauden udalerriak biltzen direla defini dezakegu. Hori dela eta ez dago tamainaz edo biztanleriaz bereziki nabaritzen den hirigunerik eta mugak ezartzeko orduan Iholdiko kantonamendukoak lehenetsi direla ikusten da baina herri elkargo ia guztiekin gertatzen den bezala, lurralde logikari edo eskualde naturalei erabat jaramonik egin gabe.
Udalerri kideen datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Ordezkariak |
---|---|---|---|---|---|---|
64045 | Arhantsusi | Christine Erdozaincy-Etchart | 81 bizt. | 532 ha | 15 bizt./km² | |
64046 | Armendaritze | Lucien Delgue | 357 bizt. | 1727 ha | 21 bizt./km² | |
64150 | Bunuze | Eric Ithurralde | 139 bizt. | 660 ha | 21 bizt./km² | |
64487 | Donaixti-Ibarre | André Larralde | 255 bizt. | 3003 ha | 8 bizt./km² | |
64265 | Hozta | Michel Uhart | 81 bizt. | 1708 ha | 5 bizt./km² | |
64267 | Ibarrola | Jean-Louis Caset | 88 bizt. | 887 ha | 10 bizt./km² | |
64271 | Iholdi | Bernard Cachenaut | 412 bizt. | 2163 ha | 19 bizt./km² | |
64273 | Irisarri | Xavier Lacoste | 728 bizt. | 2639 ha | 28 bizt./km² | |
64437 | Izura-Azme | Daniel Olçomendy | 229 bizt. | 1526 ha | 15 bizt./km² | |
64285 | Jutsi | Jean-Michel Irume | 192 bizt. | 1517 ha | 13 bizt./km² | |
64313 | Landibarre | Yves Ondars | 284 bizt. | 2886 ha | 10 bizt./km² | |
64314 | Larzabale-Arroze-Zibitze | Jules Larramendy | 395 bizt. | 1808 ha | 22 bizt./km² | |
64528 | Suhuskune | René Etchemendy | 205 bizt. | 1183 ha | 17 bizt./km² | |
3446 bizt. | 22239 ha | 15 bizt./km² | 31 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Grafia frantsestuan Iholdy-Ostabarret bada ere, euskarazko leku izenak erabiltzera jo du nahiko euskalduna den eremu horretako elkargoak; frantsesez communauté de communes d'Iholdi-Ostibarre ere ikus daiteke, nahiz eta Euskaltzaindiak euskara baturako onartutako forma Oztibarre den, eta ez Ostibarre.
- ↑ Ikus Nafarroa Behereko eskualdeen zerrenda eta Arberoa.