Irlandako Armada Hiritarra

Wikipedia(e)tik
Irlandako Hiritarren Armada» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Irlandako Armada Hiritarra (irlanderaz Arm Cathartha na hÉireann eta ingelesez Irish Citizen Army edota ICA) Irlandako errepublikar eta ezker langile erakunde armatu bat izan zen, 1916ko Pazko Matxinadan berebiziko papera jokatu zuelarik. Erakunde honen egoitza Dublingo Liberty Hall erakundean zegoen. 1913an James Larkin eta Jack White sindikalistek irlandar langileen burubabeserako milia gisa sortu zuten, James Connolly erakunde honetako kide karismatiko eta ezagunena izan zelarik.

Irlandar Independentzia Gerra amaieran erakunde honetako kide gehienak Anglo-irlandar Itunaren aurka azaldu ziren. 1930eko hamarkadan oraindik erakundearen osaketa mantentzen zen arren, kide gehienak Irlandako Armada Errepublikarran sartu ziren. 1947an erakundea behin-betiko desegin zen.