Britainiar koroaren dependentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Britainiar koroaren dependentzia bat (ingelesez Crown Dependency), Erresuma Batuko Koroaren menpe dagoen lurralde erdi-independentea da, baina ez da Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuko zati, beraz, Europar Batasunekoa ere ez. Erresuma Batua da defentsa, nazioarteko ordezkaritza eta bestelako gaien erantzule. Lege guztiak monarkak legeztatzen ditu. 2001era arte Dependentziei zegozkien gaiak Barne Ministerioaren barnean zeuden, baina ordutik aurrera Kantzelaritza Ministerioaren ardurara igaro ziren.

Koroaren dependentzien beraien txanpon, autoen matrikula, posta-zerbitzu, etab. propioak dituzte.

Koroaren dependentzien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandera Armarria Datuak Biztanleria Azalera Hiriburua
Flag of Guernsey.svg Coat of arms of Guernsey.svg Guerneseyko Bailiazgoa (Frantziatik gertu) Alderney, Herm eta Sarkeko uharteak barne hartzen ditu 65.573 bizt. (2007) 78 km² Saint Peter Port
Flag of Jersey.svg Jersey coa.svg Jerseyko Bailiazgoa (Frantziatik gertu) 90.800 bizt. (2007) 116 km² Saint Helier
Flag of the Isle of Mann.svg Civil Ensign of the Isle of Man.svg Coat of arms of the Isle of Man.svg Man Uhartea (Britainia Handia eta Irlanda artean) 80.049 bizt. (2008) 572 km² Douglas
Man uharteko auto baten matrikula

IKus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Britainiar koroaren dependentzia Aldatu lotura Wikidatan