Itxaso Martin
| Itxaso Martin | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1981 (44/45 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Tesi zuzendaria | Mari Luz Esteban |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981) euskal idazle, kazetari eta antropologoa da. Doktorea da antropologian.[1] 2012an Ni, Vera eleberria argitaratu zuen Elkar argitaletxearekin, eta 2025ean Puntubobo Ereinekin.[2]
Irratian eta telebistan egin du ibilbide profesionalaren zatirik handiena, eta orain formatu berriak lantzen dituen laborategian egiten du lan EITBn.[3]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna da Itxaso Martin. Euskal Irrati Telebistan[4] eta Hamaika Telebistan lanean aritua da.[2]
2012an argitaratu zuen bere lehen literatur lana, Ni, Vera, eromena bezalako gai gogor zein konplexu bat jorratuz.[5] Eleberriaren abiapuntua Itxasoren birramonaren istorioan dago, 51 urtez, 40 urte zituenetik hil arte psikiatriko batean egon zena. [6] Egoera pertsonal batek eraman zuen birramonari buruzko ikerketa egitera, psikiatrikora joan eta bere birramonari buruzko txostenak irakurtzera.[7] Bi zati ezberdinek osatzen dute nobela, lehen partean Martina da protagonista eta erotzen ari dela sentitzen du, beldur handiz. Bigarren partean Vera, Martinaren birramona, Itxasoren historian oinarritutako pertsonaia da protagonista. Bi parteak ahots jokoen bidez lotzen saiatu da idazlea.[8] Liburu honek, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak banatzen duen Zilarrezko Euskadi saria lortu zuen 2013an.[9]
Abiapuntu berdina du bere tesi lanak ere, Mari Luz Esteban Galarza-k zuzendutako Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten: hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu[10]. Lan horretan lehen frankismo garaian “erotzat" hartutako eta psikiatrikoetan sartutako emakumeen eta horren inguruko isiltasuna gaia lantzen du.[11][12] Garaiko gizarte eta moralak baldintzatutako rol hegemonikoa hausten zuten emakumeak psikiatrikora eramaten zituztela frogatzen du ikuspuntu feminista batetik landutako ikerketa honek.[13] Lan horrekin Ikasketa Feministei edo Genero Ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria Saria (4. edizioa) jaso zuen 2016an.[10] 2017an argitaratu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen zerbitzuak.[14]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016: Micaela Portilla Vitoria Saria (4. edizioa), Ikasketa Feministei edo Genero Ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren saria da hori.[10]
- 2013: Zilarrezko Euskadi saria, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak banatzen duena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Martin Zapirain, Itxaso. (2015). Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten: Hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (kontsulta data: 2026-02-01).
- 1 2 «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak. Itxaso Martin» www.idazleak.eus (kontsulta data: 2018-02-21).
- ↑ eitb. (2025-01-11). ARTEFAKTUA: Itxaso Martin Zapirain. (kontsulta data: 2026-02-01).
- ↑ «Komunikazio Irekiko Gida: Itxaso Martín» gida.irekia.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La locura, la difícil apuesta de la debutante Itxaso Martín Zapirain» Pompas de papel 2012-10-11 (kontsulta data: 2018-03-26).
- ↑ Imaz, Lurdes. (2012). «Ni, Vera» Aizu! (Armiarma, kritiken hemeroteka) (kontsulta data: 2018-03-26).
- ↑ Erredakzioa. (). «Itxaso Martin: "Eroak eta, gainera, emakumeak: horixe zen gehien ezkutatu behar zena" - 111 Akademia» 111 Akademia (kontsulta data: 2018-03-26).
- ↑ Lasarte, Gema. (2012-10-07). «Martina, Vera bera da, baina Vera, ez da Martina bera» Argia (Armiarma, kritiken hemeroteka) (kontsulta data: 2018-03-26).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Espero ez zuenean» uberan.eus (kontsulta data: 2020-04-09).
- 1 2 3 «Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten» HABE IKASBIL (kontsulta data: 2018-02-21).
- ↑ «"Medikuntza eta psikiatria gizartetik bereiz daudela uste dugu, baina ez da hala"» Argia (kontsulta data: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martin, Itxaso. (2016-04-22). «Locas: Mujeres psiquiatrizadas» ehutb.ehu.eus (kontsulta data: 2018-03-26).
- ↑ «Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten - Egitaraua - 54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza» durangokoazoka.eus (kontsulta data: 2020-04-09).
- 1 2 «Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten - Egitaraua - 52. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza» durangokoazoka.eus (kontsulta data: 2018-02-21).
- ↑ «Bobo puntua bizibide eta salbazio denean» Berria 2024-11-11 (kontsulta data: 2024-11-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itxaso Martin Ni, Vera liburuaren aurkezpenean
- (Gaztelaniaz)Itxaso Martinen “Locas: Mujeres psiquiatrizadas” hitzaldia
- Itxaso Martin, Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten: Hutsune bihurtutako emakumeak garaiko gizartearen eta moralaren ispilu tesia sarean
- Itxaso Martin: «Egoera gordinak jasateko modu bakarra goxotasuna da» elkarrizketa. Irutxuloko Hitza, 2425.zk., 2024/11/22.
- Itxaso Martin :Isiltasuna testura eramatea da nire obsesioetako bat Berria, 2025.03.12
- ARTEFAKTUA: Itxaso Martin Zapirain. eitb. (2025-01-11). Illaski Serranok Uliako Mintegietako Parkean Itxaso Martin elkarrizketatzen du Puntubobo eleberriaz (kontsulta data: 2026-02-01).