Iurdana Akasuso Atutxa
Iurdana Akasuso Atutxa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1975eko irailaren 23a (49 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | managerra |
Enplegatzailea(k) | Azkue Fundazioa |
Iurdana Akasuso Atutxa (Santutxu, Bilbo, 1975eko irailaren 23a) soziologo eta kultur kudeatzaile bizkaitarra da. Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea da 2013tik eta Dimako zinegotzia 2011tik.[1][2]
Lan-ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean soziologian lizentziatua 1998an, eta Mondragon Unibertsitatean Humanitateetan 2008an. Ondoren bi graduondoko egin zituen: Jakitez (Eusko Ikaskuntza – EHU) eta Kooperatibagintzan Aditua (Mondragon Unibertsitatea). Ikasi bitartean bekadun aritu zen Eusko Ikaskuntzan, LKS Consultores kooperatiban eta Eroskin. 2001ean Arrasateko Alecop kooperatiban enpresa-tutore lanetan hasi zen.
2003 eta 2013 bitartean Igorreko BATZ S.COOP. kooperatibako giza baliabideen teknikaria izan zen. 2013ko maiatzean Azkue Fundazioan hasi zen beharrean.
Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkue Fundazioko zuzendari gisa euskarazko teknologia digitalen erabilera zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko lanak bultzatu ditu, hala nola, blogak, memeak, bideojokoak, podcastak...[3][4][5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2025eko Europako Museorik Onena izendatu zuen Europako Kontseiluak Bilboko Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentro berritua.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Akasuso Atutxa, Iurdana. Azkue Fundazioko zuzendari kudeatzailea. Bizkaiko Aldundia.
- ↑ a b Enzunza Mallona, Olatz. (2025-12-15). ««Jende gehiagorengana eta urrutiago heldu nahi dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ Larrañaga Sarasola, Itziar. (2017-06-14). «Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria: "Euskarazko blogak zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko lanean jarraituko dugu" - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ «Jokoteknia euskarazko bideojokoen jardunaldia izango da bihar, Bilbon» Berria 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
- ↑ «Literatura feminista oinarri duen podcast bat sortu dute» Berria 2022-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iurdana Akasuso Atutxa LinkedIn sare sozial profesionalean
- https://www.euskonews.eus/zbk/1/euskal-herria-eta-itsasoa-iurdana-akasuso/ar-0001005001E/#
- Euskal Herria eta Itsasoa. Iurdana Akasuso, Euskonews.