J. L. Austin

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
J. L. Austin
Bizitza
Jaiotza Lancaster1911ko martxoaren 26a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Oxford1960ko otsailaren 8a (48 urte)
Hezkuntza
Heziketa Balliol College
Shrewsbury School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, pedagogoa, hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Influentziak Aristoteles

John Langshaw Austin (Lancaster, 1911ko martxoaren 26a - Oxford, 1960ko otsailaren 8a) ingeles filosofoa izan zen.

Oxfordeko Balliol Collegen ikasi zuen. Hizkuntza klasikoak ikastea gogoko zuen. Bigarren Mundu Gerran, MI6an aritu zen, Erresuma Batuko inteligentzia-zerbitzuan.

Oxforden, 1952-1960 urte-bitartean, Filosofia Moraleko katedratiko izan zen. Oxford Eskolako filosofia analitikoaren izen nagusietako bat zen. Mintzaira arruntaren arauak aztertu zituen. Hari zor zaio hizkuntza ekintza kontzeptua.

Austinen lanak hura hil ondoren argitaratu ziren: How to do things with words (1962), Sense and sensibilia (1962). Austinentzat, Quinerentzat eta era oso desberdinean Wittgensteinentzat bezala, hizkuntzalaritzak eta semantikak teknikoki azterturiko mintzaira arrunt horren analisiak funtsezko garrantzia du filosofia eta logikarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]