Jabier Salutregi
Jabier Salutregi | |||
---|---|---|---|
1998 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1950eko urriaren 10a (70 urte) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria |
Jabier Salutregi Mentxaka (Bilbo, 1950eko urriaren 10a) euskal kazetaria da. Egin egunkariaren zuzendaria izan zen 1998 uztailaren 15a arte, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak 18/98+ auziaren barruan egunkaria ixteko agindua eman zuenean.[1] Garzon epaileak Egin egunkariak ETA diruz laguntzen zuela zeritzon. 2009an, 11 urte geroago, Espainiako Auzitegi Gorenak Egin egunkariaren itxiera legearen aurkakoa izan zela ebatzi bazuen ere, akusatuei kartzela-zigorra berretsi zien Dena da ETA tesia mantenduz.[2]
Espainiaren euskal presoak etxetik urruneko espetxetan sakabanatzeko politika zela eta, Burgosko kartzelan eduki zuten preso. 2015eko urriaren 20an atera zen aske 7 urte eta erdiko espetxealdia bete ondoren.[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «Basque newspaper shut down» The Irish Times 1998-07-16 Noiz kontsultatua: 2017-10-18.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Supremo decreta la ilicitud del cierre del diario ‘Egin’ 11 años después de su clausura» Diagonal 2009-06-11 Noiz kontsultatua: 2017-10-18.
- ↑ «Aske geratu da Jabier Salutregi zazpi urte eta erdiko zigorra bete ostean» Argia 2015-10-29 Noiz kontsultatua: 2017-10-18.