Edukira joan

Jacinto Mikelarena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacinto Mikelarena
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacinto Miquelarena Regueiro
JaiotzaBilbo1891ko urtarrilaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaParis1962ko abuztuaren 10a (71 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Falange Española y de las JONS

Jacinto Mikelarena Regueiro (Bilbo, 1891ko urtarrilaren 11 - Paris, 1962ko abuztuaren 10a) bizkaitar idazle eta kazetaria izan zen.

Gaztetan Frantzian eta Ingalaterran ikasi zuen. Jaioterrian Excelsior kirol egunkaria sortu eta zuzendu zuen, 1932an ABC egunkari eta Campeón aldizkarira pasa arte. 1929an El gusto de Holanda bidaia-liburua idatzi zuen non Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan bizitakoa azaldu zuen. Pero ellos no tienen bananas (1930), Veintitrés (1931), Stadium (notas de sport) (1934), El lenguaje del amor y las mil y una frases peregrinas (1951) eta Don Adolfo, el libertino. Novela de 1900 (1940) umorezko eleberria idatzi zituen.

Ideologikoki falangista, Cara al sol ereserkiaren sortzaileetako bat izan zen.[1] Luis de Urquijorekin batera zarzuela bat, El joven piloto (1934) izenekoa, idatzi zuen, Telleria maisuak moldatua. Rudyard Kiplingen If— poema gaztelaniara itzuli zuen. Zenbait adituen ustez, 27ko belaunaldiko kidea izan zen.

Parisen ABC egunkariarentzat korrespontsal zela, 1962ko abuztuaren 10ean, Michel-Ange – Molitor metro-geltokian, bere burua trenbidera bota zuen, nahiz eta orduko egunkariek txakalaldi bat izan zela esan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]