Juan Telleria
Juan Telleria | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zegama, 1895eko uztailaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1949ko otsailaren 26a (53 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Irakaslea(k) | Beltran Pagola |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Genero artistikoa | zarzuela |
Musika instrumentua | pianoa |
![]() ![]() |
- Artikulu hau musikagile zegamarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Telleria».
Juan Telleria Arrizabalaga (Zegama, 1895eko uztailaren 12a - Madril, 1949ko otsailaren 25a), musikagile gipuzkoarra izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zazpi urte zituela umezurtz gelditu zen, aita eta ama galdu ondoren. Hori zela eta, Baldomero Telleria osaba apaiza haren eta lau anaien arduradun bihurtu zen. Berarekin solfeo, piano eta armonia ikasi zituen. 1911n Donostiara joan zen ikastera, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundurik, eta German Cendoya eta Beltran Pagola irakasle izan zituen.
1915ean Madrilera joan zen, Conrado del Campo eta Fernández Alberdi maisuekin ikasiz. Musika konposatuz aurrera atera zen.
1917ko irailaren 29an "La Dama de Aitzgorri" lana estreinatu zuen Donostian, Gran Casino zelako tokian, eta urte bereko azaroaren 17an Madrilen, arrakasta handia lortuz.
1919an Parisera joan zen, zinema aretoetan pianoa jotzen jardunez, Donostian eta Madrilen egin bezala. Hortik Alemaniara mugitu zen.
1927 eta 1947 artean musika lirikoa egin zuen batik bat, "El joven pilotu", "El cabaret de la Academia", "Los Blasones" edo "Las viejas ricas" zartzuelak konposatuz.
Gainera, ganbara-musika eta erlijio-ereserki eta militarrak egin zituen, "Cara al sol" (jatorrizko izenburua "Amanecer en Cegama" zen) himno falangistaren egilea izanda.[1][2]
Gerra garaian atxilotua izan zen baina CNT sindikatuan afiliatu zen eta horri esker libre gelditu zen. Gerra urtetan Errepubiklaren aldeko filmografian kolaboratu zuen, zenbait filmei musika jarriz, besteak beste, Defendemos nuestra tierra, 1938an, eta Mores de juventud, 1939an. Prentsan Jauregiko pianista izan zen ere bai.
Gerra bukatuez gero, frankistek omendu zuten. 1946 arte Madrilgo Kontsebatoriaren Ganbera-musikaren katedra izan zuen. Azken urte horietan obra batzuk egin zituen: Las viejas ricas (José María Pemán eta José Carlos de Lunaren testuekin), Alegre primavera, Julio Bravoren testu baten gainean...[3]
Egun, Zegamako hilerrian lurperatuta dago. Frankismo garaian herri horren erdian musikariari eskainitako monumentua egon zen; Franco hil ondoren kendu egin zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=telleria-arrizabalaga-juan
- ↑ http://www.eresbil.com/fmi/xsl/Musikaste/esp/browserecord_compositor_aa.xsl;jsessionid=E673F5F2FA294D6388984B97EAC176B2?-lay=Musikastegeneral&ID_BIO1=EEtel007&-find=-find
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/telleria-arrizabalaga-juan/ar-139311/
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Telleria Arrizabalaga, Juan".T100,T110,T111.&xsface=on&etapaFace=1&fieldFace=T100,T110,T111 Juan Telleriaren katalogoa Eresbil webgunean.
- (Gaztelaniaz):Frankista ote zen Juan Telleria? erreportaia EITBn.
- (Gaztelaniaz):[1] Juan Telleria Auñamendi Enziklopedian.