1928ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amsterdamgo Udako Olinpiar Jokoak
1928

Olympic rings with white rims.svg IX. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Amsterdam (NLD)
Estatu partehartzaileak 46
Hasiera Uztailaren 28a
Bukaera Abuztuaren 12a
Atleta kopurua 2.883
Estadioa Olympisch Stadion
Kirolak 15

1928ko Udako Olinpiar Jokoak, Herbehereen hiriburu administratiboa den Amsterdamen ospatu ziren, maiatzak 17 eta abuztuak 12 bitartean. 3014 kirolarik parte hartu zuten, horietatik 2724 gizon eta 290 emakumek, 46 herrialde ordezkatzen, 14 kirol eta 109 probetan.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak 22 18 16 56
2 AlemaniaAlemania 10 7 14 31
3 FinlandiaFinlandia 8 8 9 25
4 SuediaSuedia 7 6 12 25
5 ItaliaItalia 7 5 7 19
6 SuitzaSuitza 7 4 4 15
7 FrantziaFrantzia 6 10 5 21
8 HerbehereakHerbehereak 6 9 4 19
9 HungariaHungaria 4 5 0 9
10 KanadaKanada 4 4 7 15

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herbehereetako hiriburuak, bere hautagaitza aurkeztu zuen Udako Olinpiar Jokoen aurreko bi edizioetarako, baina 1920an Belgikako Antwerpek garaitu zuen, Lehen Mundu Gerran biktima izan zen herria, eta, 1924an, Parisek
  • Alemania berronartua izan zen 16 urteren ondoren, munduan bakea berrezarria izan zela frogatzeko.
  • Olinpiar Joko hauetan, lehen aldiz egin zen zuzi olinpikoaren pizketaren zeremonia, Jokoek irauten zuten bitartean bizirik mantendu zena.
  • Protokoloan, beste zerbait ere erantsi zen, Antzinako Olinpiar Jokoen sortzaile bezala, Grezia, inaugurazio zeremoniako desfilearen buru irten zenean, eta, etxeko taldea, Herbehereak kasu honetan, azken tokian irten zenean. Ordutik, inaugurazio zeremoniako desfilea Greziarekin hasi eta antolatzailearekin amaitzea ohitura bihurtu da.
  • Gabezia nabarmen bat izan zen Aro Modernoko Olinpiar Jokoen sortzailea izan zen Pierre de Coubertinena, gaixotasun baten ondorioz jokoetara joan ez zena. Coubertinek, Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidente izateari utzia zion 1925etik.
  • Emakumeek lehen aldiz parte hartu zuten atletismoan, Coubertin eta Pio XI.a aita santuaren eragozpenak gora-behera, euren parte hartzea, bost probetara mugatu zen arren. Lina Radke-Batschauer alemaniarra, apenas izan zen bere herrialdearentzat urrezko domina bat irabazten bigarrena, pista eta zelai probetan, 800 metroko lasterketa irabazi ondoren. Proba hau, gainontzeko leihakideek jasanezinezko nekea sufritu zutelako gogoratzen da, eta, honek, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, bere presidente berria zen Henri de Baillet-Latourren gidaritzapean, emakumezkoen 800 metroko proba 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetararte, bertan behera uztea erabakitzea eragin zuen.
  • Bi heroi olinpikok, euren nagusitasuna mantendu zuten euren probetan: Paavo Nurmi finlandiarrak beste hiru urrezko domina lortu zituen iraupen erdiko eta iraupen probetan, bere ibilbide bikaina bederatzi urrezko dominekin amaitzeko. Bere aldetik, Johnny Weissmullerrek, igeriketan, 100 metro estilo libreko proba irabazi zuen, eta agur esan zion bere kirol karrerari bost urrezko dominakin igeriketan eta brontzezko batekin waterpoloan.
  • Dibertsitatea, joko hauen beste ezaugarri bat izan zen. Orotara 28 herrialdetako kirolariek irabazi zuten urrezko dominaren bat, Mexikoko Olinpiar Jokoetararte gaindituko ez zen errekorra. Asiako kontinenteak bere lehen dominak lortu zituen, Japoniako Mikio Oda jauzi hirukoitzean eta Yoshiyuki Tsurutak igeriketako 200 metro bularreko proban lortutakoei esker. Gainera, Indiako belar hockey taldeak bere jarraikako sei urrezko dominetatik lehena irabazi zuen, 1928tik 1960 arte.
  • Txilek bere lehen domina lortu zuen. Maratoiko proban, Manuel Plazak zilarrezko domina lortu zuen.
  • Erregetzak lehen aldiz irabazi zuen urrezko domina bat, Olaf V.a Norvegiakoari esker, nork urrea lortu zuen bela probetan, sei tripulatzaileko yatearen espezialitatean.
  • Ibrahim Mustafa egiptoarra, borroka grekoerromatarreko proba bat irabazi zuen Europatik kanpoko lehen kirolaria izan zen.
  • Luigina Giavotti italiarra, Aro Modernoko Olinpiar Jokoen historian, domina bat lortu zuen kirolaririk gazteena izan zen, gimnasian, zilarra, 11 urte eta 302 egunekin irabazi ondoren.
  • Hegoamerika gailendu zen futbolean, finalean, Uruguaik urrea eta Argentinak zilarra lortu ondoren.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amsterdameko Joko hauek, Europan antolatutako seigarren edizioa jarraian izan zen, Lehen Mundu Gerraren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren Berlingo 1916ko Olinpiar Jokoak kontutan hartuz gero.


Aurrekoa
1924ko Parisko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako IX. Olinpiar Jokoak
1928
Ondorengoa
1932ko Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1928ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1928ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan