Jacques Ozanam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jacques Ozanam
Bizitza
Jaiotza Sainte-Olive1640ko ekainaren  16a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1718ko apirilaren  3a (77 urte)
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k) Abraham de Moivre
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Abraham de Moivre
Jarduerak
Jarduerak matematikaria
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia

Jacques Ozanam (Sainte-Olive Ain, 1640ko ekainaren 16aParis, 1718ko apirilaren 3a), matematikari frantses ospetsua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bouligneuxen jaioa, Ain en Rhône-Alpetan familia judutar aberats baten semea zen baina, judaismo utzita, katolikoa egin zen. Aitaren eraginez, hasiera batean teologia] ikasi zuen baina gazte-gaztetik matematikak erakarria sentitu zen; hori zela eta, irakaslerik gabe, bere kabuz, geometria ikasi zuen. 15 urtez matematikari buruzko tratatu bat idatzi zuen. Aita hil zenean, teologia baztertu zuen eta Lyonen matematika ikasteari ekin zion. Aitaren heriotzak beste eragina izan zuen: familiaren ondare guztia bere anaiaren eskuetara joan ziren eta bera ia pobrezian gelditu zen. Aurrera ateratzeko matematika klaseak ematen hasi zen.[1]

1670 trigonometriako eta logaritmo taulak argitaratu zituen. Taula horiek aurrekoak baino (Adriaan Vlacqek, Bartholomaeus Pitiscusek eta Henry Briggsek prestatuak) askoz zehatzagoak ziren. Ozanam Parisera joan zen eta, klase partikularrak ematen, aurrera atera zen.

Bere obra batzuek ospe handia lortu zuten. Esaterako, Les six livres de l'Arithmétique de Diophante augmentés et reduits à la spécieuse liburuak Gottfried Leibniz saria lortu zuen. Récréations mathématiques et physiques (1694) bere liburu ezagunena da eta hizkuntza askotara itzulia izan zen; oraindik orain erabilia da. 1701tik Frantziako Zientzien Akademiaren partaidea izan zen.[2]

Matematikariaren azken urteak gogorrak izan ziren. Emaztearen heriotzak depresiora eraman zuen. Espainiako Ondorengotza Gerran ikasleak galdu zituen. 1717an Parisen hil zen, 77 urte zituelarik, erabateko pobrezian.[3]

Ozanamen liburu bat.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Table des sinus, tangentes, et sécantes (Lyon, 1670)
  • Geometrie pratique (Paris, 1684)
  • Traité des lignes du premier genre (Paris, 1687)
  • De l'usage du compas (Paris, 1688)
  • Dictionnaire mathématique (Paris, 1691)
  • Cours de mathématiques (Paris, 1693, 5 liburuki, ingelesez, Londres, 1712)
  • Récréations mathématiques et physiques (Paris, 1694, 2 liburuki, Montucla berbegiratua, Paris, 1778, 4 liburuki, Huttonek ingelesez itzuli zuen, Lodres, 1803, 4 liburuki., Edward Riddlek azken errebisioa, Londres, 1844)
  • Nouvelle Trigonométrie (Paris, 1698)
  • Nouveaux Éléments d'Algèbre (Amsterdam, 1702)

Gnomonika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Perspective (Paris, 1711).
  • Récréations mathématiques et physiques (Paris, 1694). Gnomonikaren maisu-lana.
  • Methode générale pour tracer des cadrans (Paris, 1673).

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Traité de la fortification (Paris, 1694)
  • Méthode facile pour arpenter (Paris, 1699)

Astronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Géographie et Cosmographie (Paris, 1711)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .
  3.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Ozanam Aldatu lotura Wikidatan