Jafar Panahi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jafar Panahi
Jafar Panahi, Cines del Sur 2007-1 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Mianeh Itzuli1960ko uztailaren  11 (58 urte)
Herrialdea  Iran
Bizilekua Teheran
Talde etnikoa azerbaijandarra
Hezkuntza
Heziketa Iran Broadcasting College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, gidoilaria eta aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Xiismoa
IMDb nm0070159

Jafar Panahi (persieraz: جعفر پناهی‎; Mianeh, Ekialdeko Azerbaijan, 1960ko uztailaren 11) irandar zinema zuzendaria eta gidoilaria da.

Zigorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean zinemagilea kartzelatua izan zen, Irango erregimenaren kontrako jarrera publikoa agertu ostean. Ordurako, herrialdeko zinemagilerik garrantzitsuenetakoa zen Panahi.[1]

Zuzendaria zigortua izan bezain laster, nazioarteko kanpaina indartsu bat jarri zen martxan hura aske uztea eskatzeko. Zinema munduko kide ezagun ugarik hartu zuten parte, eta protestek ataka zailean jarri zuten Irango gobernua.[1]

Egoera are gehiago korapilatu zen Canneseko zinemaldiak Panahi aukeratu zuenean sail ofizialeko epaimahaikide izateko. Zuzendariak, jakina, ez zuen Frantziara bidaiatzeko baimenik lortu, eta aulki huts baten bitartez salatu zuten hutsunea.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Euskarazko izenburua Filma Pertsonaia(k) Oharra(k)
1995 Puxika zuria Badkonake Sefid Aida Mohammadkhani, Mohsen Kafili, Fereshteh Sadre Orafaiy Abbas Kiarostamirekin batera idatzia
1997 Izpilua Ayneh Mina Mohammadkhani, Kazem Mojdehi, Naser Omuni, Jafar Panahi
2000 Zirkulua Dayereh Nargess Mamizadeh, Fereshteh Sadre Orafaiy, Fatemeh Naghavi, Mojgan Faramarzi Kambuzia Partovirekin batera idatzia
2003 Odola eta urrea Tala-ye Sorkh Hossain Emadeddin, Kamyar Sheisi, Azita Rayeji Abbas Kiarostamirekin batera idatzia
2006 Offside Shima Mobarak-Shahi, Safar Samandar, Shayesteh Irani, Ayda Sadeqi, Golnaz Farmani Shadmehr Rastinekin batera idatzia
2011 Hau ez da pelikula bat In film nist Jafar Panahi, Mojtaba Mirtahmasb Mojtaba Mirtahmasbekin batera zuzendua, legez kanpo egina
2013 Gortina itxita Pardé Kambuzia Partovi, Maryam Moqadam, Jafar Panahi Kambuzia Partovirekin batera zuzendua, legez kanpo egina
2015 Taxi Jafar Panahi Legez kanpo egina
2018 Hiru aurpegi Se rokh Behnaz Jafari, Jafar Panahi as himself, Marziyeh Rezaei, Maedeh Erteghaei

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   Agote, Gontzal (2018-11-17) «Autobiografiko bihurtu behar izan duen zinema» BerriaCC BY-SA 4.0 lizentziapean .