Jaime Lusinchi
Jaime Lusinchi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1989ko otsailaren 2a - 1993ko abuztuaren 13a
1984ko otsailaren 2a - 1989ko otsailaren 2a ← Luis Herrera Campins - Carlos Andrés Pérez → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Clarines (en) , 1924ko maiatzaren 27a | ||||
Herrialdea | Venezuela | ||||
Heriotza | Caracas, 2014ko maiatzaren 21a (89 urte) | ||||
Hobiratze lekua | East Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | : arnas gutxiegitasuna | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Venezuelako Unibertsitate Zentrala | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | medikua eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Democratic Action (en) | ||||
Jaime Ramón Lusinchi (Clarines, Anzoátegui, 1924ko maiatzaren 27a - Caracas, 2014ko maiatzaren 21a) venezuelar politikaria eta medikua izan zen, bai eta Venezuelako presidentea 1984tik 1989ra ere.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi Demokratiko Nazionala (1939) ezkutuko alderdiko kide izan zen, eta baita Akzio Demokratikokoa ere, sortu zenetik bertatik. 1948an, epaitegi militar batek Rómulo Gallegos kargutik kendu zuenean, ezkutuko ekintzetan parte hartu zuen, eta Resistencia aldizkarian idazten hasi zen. Hainbat kargu bete zituen bere alderdian, eta, greba batzuetan parte-hartzearen ondorioz, Venezuelatik bota zuten. Diputatu hautatu zuten 1948an, eta, laugarren aldia egin ondoren, senatari (1978).
1981az geroztik, Akzio Demokratiko alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta Venezuelako lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen 1982an. Garaile irten zen, eta 1984an hasi zuen agintaldia. Garai hartan, krisi ekonomiko latza zegoen Venezuelan, petrolioaren prezioen jaitsierak eraginda. Lusinchik gizarte-hitzarmen bat jarri zuen abian, eta zorroztasun-neurri latzak ekarri zituen. 1986tik aurrera, langileak kalera irten ziren, eta gorabehera handiak izan ziren. Hala eta guztiz ere, bere alderdiak hauteskundeak irabazi zituen berriz ere 1988an. 1989an, Carlos Andrés Pérezek hartu zuen Lusinchiren lekua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaime Lusinchi |
Artikulu hau Venezuelako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |