Rafael Caldera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafael Caldera
1967. Retrato de Rafael Caldera.jpg
Presidential Standard of Venezuela.svg
Venezuelako presidentea

1994ko otsailaren 2a - 1999ko otsailaren 2a
Ramón José Velásquez - Hugo Chávez
Coat of arms of Venezuela.svg
Venezuelako diputatua

1974ko martxoaren 12a - 1994ko otsailaren 2a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael Antonio Caldera Rodríguez
JaiotzaSan Felipe1916ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Venezuela
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaCaracas2009ko abenduaren 24a (93 urte)
Heriotza modua: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k)Alicia Pietri (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Hezkuntza-mailaDoctor of Juridical Science (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
italiera
portugesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, abokatua eta faculty member (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Venezuelako Unibertsitate Zentrala
Jasotako sariak
KidetzaAcademia Venezolana de la Lengua (en) Itzuli
Academia de Ciencias Políticas y Sociales (en) Itzuli
Doktoreen Europar Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaCOPEI (en) Itzuli

rafaelcaldera.com
Find a Grave: 45761107 Edit the value on Wikidata
Rafael Caldera Signature.svg

Rafael Antonio Caldera Rodríguez (San Felipe, 1916ko urtarrilaren 24a - Caracas, 2009ko abenduaren 24a) venezuelar politikari, abokatu eta idazlea izan zen. Errepublikako presidente birritan izan zen: 1969tik 1974ra eta 1994tik 1999ra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an Ikasleen Batasun Nazionala (UNE), Venezuelako mugimendu sozial-kristauaren lehen talde egituratua, sortu zuen. 1941ean, diputatu hautatu zuten Yaracuy estatuan. Diputatuen Ganberaren presidente izan zen. 1947an aurkeztu zen lehenbizikoz Venezuelako lehendakaritzarako hautagai, hogeita bat urte zituela. Acción Democrática alderdiko (AD) Rómulo Gallegosek irabazi zituen hauteskunde haiek. Presidentegai izan zen 1958an eta 1963an ere, COPEI alderdiko idazkari nagusi zela, eta 1968an eskuratu zuen lehenbizikoz Venezuelako goi-agintaritza. 1974 arte egon zen karguan.

1983an, berriz aurkeztu zen, eta Jaime Lusinchik irabazi zion. 1992ko krisialdi politikoan, oposizioburu bihurtu zen. Hurrengo urtean jausi zen Carlos Andrés Pérez presidentearen gobernua, eta Calderak berriz aurkeztu zuen bere burua lehendakari izateko. Ez zuen, ordea, COPEIko hautagaia aukeratzeko barne-lehian parte hartu nahi izan, eta bota egin zuten alderditik. Convergencia Nacional koalizioaren babesarekin eskuratu zuen, bigarrengoz, Venezuelako lehendakaritza 1993ko abenduaren 5eko hauteskundeetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Caldera Aldatu lotura Wikidatan