Jakako forua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jakako forua Antso V.a Nafarroakoak 1076an edo 1077an Jaka hiribilduari emandako hiri-gutuna izan zen. Foruaren bidez, hiribildua hiri bilakatu zen, Donejakue Bidetik zetozen frankoak erakartzeko asmotan. Latinez idatzi zuten eta 24 xedapen zituen[1].

Erromantzez idatzitako bildumak Aragoi osora zabaldu zituzten eta 1247an Aragoiko foruen oinarri bihurtu zen. Jatorrizko testua ez zaigu ailegatu baina bai bere erromantzezko bildumak. Batzuk biarnesez idatzita daude, baina baditugu nafar-aragoierazko bildumak ere. Hona hemen adibide batzuk[2]:

« Muytos infanzons a(n) castiellos e villas en os quals terminos…
Moltz infançons an castels et uilas et altres infançons...
De mulier que avra marido e fara adulterio.
De muller que a marit si fara adulteri con altre.
»


Larrua jotzea hautazkoa da gizonak eta emakumeak hala nahi badute. Bortxaketa badago, berriz, gizona emakumearekin ezkondu behar da, edo "emakumeari gizon egoki bat aurkitu".[3] Antso V.ak berak testua beste hirietara zabaldu zuen, adibidez Lizarrara 1090ean. Alfontso I.ak ere 1122an Zangozari eta 1129an San Zernini eman zion. Lizarrako bertsioaren aldetik, Donostiara eta Gipuzkoako kostaldeko hiribilduetara zabaldu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arnal Purroy, Mª. L., Barrero García, A. Mª., Bielza de Ory, V., et al. (2003). El Fuero de Jaca. Estudios. Zaragoza: El Justicia de Aragón.
  2. Molho, Mauricio. (1964). El Fuero de Jaca. Edición crítica. Zaragoza.
  3. «4 El fuero de San Sebastián» www.ingeba.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Aragoi
Artikulu hau Aragoiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.