Jakintza Musika Eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakintza Musika Eskola

Datuak
Sortze-data1974
MotaMusika-eskola
HiriaDonostia (Gipuzkoa)
HelbideaMikelete kalea, 10
Webguneahttps://sites.google.com/a/jakintza.org/jakintza-musika-eskola-euskaraz/home

Jakintza Musika Eskola Gipuzkoako hiriburuko (Donostia) musika eskola bat da. Zehazki, Antigua auzoan du egoitza. Bere musika eskaintza umeei eta helduei zuzendua dago. Bere baitan solfeoa, instrumentuak eta kanta biltzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an sortu zen, eta Donostiako musika eskola zaharrenetako bat da.

Haren fundatzailea Jakintza Kultur Elkartea da. Urte batzuk lehenago, elkarte honek Jakintza Ikastola (Donostian ere kokatua) sortu zuen baita, gaur egun eskola publikoa dena.

Jakintza Musika Eskolak esperientzia zabala du musika-heziketako munduan. Lau urtetatik laurogei urte bitarteko pertsonei eskaintzen die heziketa. Edonork jaso dezake bere aukeren eta bere gustuen araberako musika-heziketa.[1]

Hezkuntza Eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika Tailerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tailer hau 8 urterekin instrumentu bat ikasten hasteko asmoa duten eta musikarekiko sentsibilitatea eta abestea gustuko duten 5, 6 eta 7 urteko neska-mutilei zuzenduta dago.

Zortzi urtetik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hau instrumentu bat aukeratzeko, honekin gozatzeko eta musika instrumentala jarduera aberasgarri eta esker onenetariko bat dela ikusteko momentu egokia kontsideratzen da. Jakintza Musika Eskolak eskaintzen dituen instrumentu ikasketak hauek dira:[2]

Helduentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurtso hau, musika eta instrumentu bat jotzen ikasi nahi duen edozein adineko pertsonei bideratuta dago, baita esperientzia duen pertsonentzat ere.[3]

Kontzertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakintza Musika Eskolak urtero bi kontzertu antolatzen ditu Lugaritz kultur etxean, abenduan eta ekainean. Bertan, ikasle guztiek parte hartzen dute. Horrez gain, instrumentu bakoitzak bere kontzertuak ere eskaintzen ditu.

Pianoko ikasleek urtero ospatzen den Andoaingo Piano Jaialdian parte hartu dezakete.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Jakintza Musika Eskola - Donostia-San Sebastián, España» Yellow.Place (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Ingelesez) «Jakintza - Musika Eskola :: Donostia » EDUCATECA» www.educateca.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. «Jakintza Musika Eskola euskaraz» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]