Alfred Tarski
Alfred Tarski (Varsovia, Polonia, 1901eko urtarrilaren 14a - Berkeley, Kalifornia, AEB, 1983ko urriaren 26a) poloniar matematikaria eta logikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925-1939 bitartean Varsoviako Unibertsitateko irakasle izan zen. 1939. urtean Estatu Batuetan bizilekua hartu zuen.
Semantika logikoaren sortzaileetako bat izan zen, eta lan garrantzitsuak egin zituen logikaren, matematikaren, multzoen teoriaren eta aljebraren inguruan. Oso ezagunak dira haren egiaren teoria semantikoa eta hizkuntzaren eta metahizkuntzaren bereizketa, eragin handia izan dutenak semiotikaren eta logikaren alorretan.
Haren lanetako batzuk: The Concept of Truth in the Languages of Deductive Sciences (1933, Egiaren kontzeptua hizkuntza formaletan); Introduction to Logic and to the Methodology of Deductive Sciences (1936, Zientzia deduktiboen logikarako eta metodologiarako sarrera); Logic, Semantics, Metamathematics (1956, Logika, Semantika, Metamatematikak).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Tarski |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.