Jean-Dominique Bauby

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean-Dominique Bauby
Jean-Dominique-Bauby-01.jpg
Bizitza
Jaiotza Parisko 14. barrutia1952ko apirilaren  23a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Berck1997ko martxoaren  9a (44 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Florence Ben Sadoun Itzuli
Sylvie de La Rochefoucauld Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, autobiografialaria eta idazlea
Enplegatzailea(k) Elle Itzuli
Paris Match Itzuli
Lan nabarmenak The Diving Bell and the Butterfly Itzuli
IMDb nm1568285

Jean-Dominique Bauby, (Paris, 1952ko apirilaren 23a - Berck (Pas-de-Calais), 1997ko martxoaren 9a), kazetari eta idazle frantsesa. Buruko isuri baten ondorioz afasikoa gelditu zen, bere baitan itxitakoaren sindromepean. Egoera horretan komunikatzeko bide bat lortu zuen eta horren bitartez oso ezaguna egin zen liburu autobiografikoa diktatu zuen: Le Scaphandre et le Papillon (Eskafandra eta tximeleta) . Liburu hori 2007an Julian Schnabelek zinemara eraman zuen. Baubyk Association du Locked-In Syndrome (Gatibutasun Sindromearen Elkartea) sortu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bauby Parisen jaio zen, 14. barrutian. Kazetaritza ikasketan egin zituen eta Elle aldizkariaren erredaktoreburu izan zen. 1995eko abenduaren 8an istripu zerebrobaskular sufritu zuen koma egoeran geldituz. Komatik atera zenean medikuek gatibutasun sindromea diagnostikatu zioten, hau da, nahiz eta intelektualki gaitasun guztiak mantendu, haren gorputz osoa paralizaturik zegoela; bakarrik begi bat klika zezakeen. Beraz, erabat inkomunikaturik gelditu zen. Egoera horretan Berck herriko itsas ospitalera eraman zuten eta han espezialista talde batek bere errehabilitazioari ekin zion. Lan horretan komunikazio alternatibo bat bilatzeko beharra ezinbestekoa zen eta hori lehentasun bat izan zen. Azkenik, alfabetoaren bidez, sistema bat asmatu zuten: pertsona batek moldatutako alfabeto bat esaten zuen eta Baubyk begia klikatuz esan nahi zuena azaltzen zuen. Alfabetoaren moldaketa maiztasunaren arabera antolatuta zegoen, hau da, gehien erabiltzen diren letrak lehendabizi azaltzen ziren. Sistema neketsu hori erabiliz, Baubyk, hitzez hitz, liburu bat diktatzea lortu zuen, Le Scaphandre et le Papillon. Horretan bere autobiografía eta bizipenak jaso zituen. Liburua 1997ko martxoaren 6an kaleratu zen eta arrakasta handia izan zuen. Liburua agertu eta hiru egunetara idazle paristarra zendu zen. Bananduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.[1] 2001an David Lodgek Pensées secrètes eleberria argitaratu zuen Jean-Dominique Baubyren kasuan oinarrituta.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Raoul Lévy, un aventurier du cinéma, Éditions Lattès, 1994.
  • Le Scaphandre et le Papillon, Éditions Robert Laffont, 1997.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Le Scaphandre et le Papillon

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]