Jean-Lambert Tallien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean-Lambert Tallien
Jean-Lambert Tallien.jpg
Diputatua


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


deputy to the National Convention


Barrutia: Seine-et-Oise
Bizitza
Izen osoa Jean-Lambert Tallien
Jaiotza Paris1767ko urtarrilaren 23a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1820ko azaroaren 16a (53 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (Legenarra)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea kazetaria, politikaria, historialaria eta idazlea
Lantokia(k) Paris
Kidetza Bostehunen Kontseilua
Jean-Lambert TallienSignature.jpg

Jean-Lambert Tallien (Paris, 1767ko urtarrilaren 23a - ibidem, 1820ko azaroaren 16a) frantses politikaria eta kazetaria izan zen. Frantziako Iraultzako jakobino moderatuen buruzagia izan zen. Jakobinoen aldekoa izan zen iraultzaren hasieratik. 1792ko abuztuan Parisko Komunako idazkari bihurtu zen eta diputatu hautatu zuten Konbentzioaren garaian. Luis XVIII.a erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen; Segurtasun Publikorako Batzordeko kide egin zuten eta ondoren armadako buru gisa borrokatu zen erregezaleen aurka Girondan.

Parisa itzuli zen 1794an, eta Osasun Publikorako Batzordeko kide egin zuten. Alabaina, batzorde haren aurka matxinatu zen, Teresa Cabarrús, bere maitalea, atxilotzeko agindua eman zutenean Robespierreren aurkako kolpe bat prestatu zuen. Robespierre hil ondoren, jarrera guztiz moderatuak erakutsi zituen. Napoleonen zerbitzari izan zen hurrengo urteetan, eta guztiz itzali zen haren ondoren. Pobre hil zen, pentsioa ukatu baitzioten erregetza berriro ezartzearen alde jokatu arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]