Edukira joan

Jean Borotra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Borotra

(1931)
Jean Borotra, Euskal Herritar Jauzilaria, 1931. urtean. Irudi gehiago
Minister of Youth Affairs and Sports (en) Itzuli

1940 - 1942
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Laurent Robert Borotra
JaiotzaBiarritz1898ko abuztuaren 13a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaArbona1994ko uztailaren 17a (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k)John Gerald de Forest  (1937 -  1948)
Janine Bourdin (en) Itzuli  (1988 -
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Lycée Saint-Louis
lycée Michelet
École d'application de l'artillerie et du génie de Metz
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria eta ofizierra
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g103–22
Binaka i/g0–1
 
Lateralitateaeskuina
Pisua76 kilogramo
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak
KidetzaAssociation for the Defence of the Memory of Marshal Pétain (en) Itzuli
Ezizena(k)Le Basque Bondissant (The Bounding Basque)
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Lehen Mundu Gerra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa French Social Party (en) Itzuli

Olympic.org: jean-borotra Edit the value on Wikidata

Jean Laurent Robert Borotra (Biarritz, Lapurdi, 1898ko abuztuaren 13aArbona, Lapurdi, 1994ko uztailaren 17a), ezizenez Euskal Herritar Jauzilaria (frantsesez: le Basque bondissant) tenislari profesionala izan zen. 1920ko hamarkadaren bukaeran eta 1930eko hamarkadaren hasieran gizonezkoen tenisean nagusi izan ziren Lau Mosketarietako bat.

Grand Slameko bakarkako bost titulu irabazi zituen: bitan Roland Garros, behin Australiako Irekia eta bitan Wimbledon. Hau da, Grand Slameko lau txapelketetatik hiru; AEBko Irekia izan zen irabazterik lortu ez zuen bakarra. 1921ean jokatu zuen aurrenekoz Davis Kopan, Frantziako taldearekin. Txapela jantzita jokatu ohi zuen.

François de la Rocqueren Parti social français (PSF) eskuineko alderdiaren kidea, 1940tik 1942ra Vichyko gobernuarentzat lan egin zuen, azken urte horretako azaroan Gestapok atxilotu zuen arte. Gero hiru urte eman zituen Alemania naziko kontzentrazio-esparru batean.

1976an, tenisaren Hall of Fame delakoan sartu zuten.

Grand Slameko tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]