Jenny Saville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenny Saville
Bizitza
JaiotzaCambridge1970eko maiatzaren 7a (53 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaSlade School of Fine Art (en) Itzuli
University of Cincinnati (en) Itzuli
Glasgow School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta argazkilaria
Lantokia(k)Palermo
Glasgow
Londres eta Cincinnati
KidetzaRoyal Academy of Arts
MugimenduaYoung British Artists (en) Itzuli
Genero artistikoabiluzia

Musicbrainz: c772587e-3de8-4f77-8360-c55d2af86faa Discogs: 2689913 Edit the value on Wikidata

Jenny Saville (Cambridge, Erresuma Batua, 1970) margolari ingelesa da, Young British Artists taldeko kidea. Batez ere emakume biluzien margolan monumentalengatik da ezaguna. Gaur egun Londres eta Palermo artean bizi eta lan egiten du. 2018ko urrian, historiako artista bizirik garestiena bihurtu zen enkante batean.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glasgow School of Art-en ikasi zuen (1988-1992), eta sei hilabeteko beka bat eman zitzaion Cincinnatiko Unibertsitaterako. Ikasketak Slade School Of Fine Art-en amaitu zituen (1992-1993). Ikasketak amaitzean, Charles Saatchi bildumagileari interesatu zitzaion bere lana, eta hark hurrengo bi urteetan egingo zuen obra osoa erosi zion.

Margolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savillek olio-pinturaren teknika tradizionalaren barruan garatu du bere ibilbidea, 1950eko eta 1960ko Figurazio Berriaren oinordeko den estilo figuratiboan, Rubens eta Lucian Freuden eraginez. 1992an debutatu zuenetik, emakumearen gorputzean oinarritu da gaia, eskala handiko pinturetan, oso ohikoak ez diren ikuspegietatik ikusten diren irudietan. Horietan, gorputzek haragizko mendiak dirudite, eta badirudi espazio osoa betetzen dutela. Hala, eremu genitalak erakusten dituzte, edo azalaren inperfekzioak eta zauriak, kolore distiratsuak, biziak, orbanez jarriak, eta tonu gorriak eta marroiak nagusitzen dira. Oro har, gorputz lodiak dira — askotan bere burua autoerretratatzen du —, eta haragiak tolesturak eta zimurrak eratzen ditu, haur batek heldu bati buruz duen ikuspegia diruditen forma monumentalekin. Courbetek eta Velazquezek inspiratuta, emakume erreala pintatzen du, gaur egun, inolako idealizaziorik gabe, edertasuna bilatu gabe, egia baino ez du bilatzen, eta —berak esaten duenez— «gorputzeko paisaiak» egiten ditu. [4]

2018ko urrian, Sotheby 's enkante etxeak Propped (Lagundua) saldu zuen 10,8 milioi euroren truke, artista bizi batek egindako obra batengaitik inoiz ordaindu den preziorik altuena (enkantean)[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira bere lan batzuk:[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]