Lucian Freud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucian Freud
LucienFreud.jpg
Bizitza
Izen osoa Lucian Michael Freud
Jaiotza Berlin1922ko abenduaren 8a
Herrialdea  Erresuma Batua
Talde etnikoa Ingelesa
Heriotza Londres2011ko uztailaren 20a (88 urte)
Hobiratze lekua Highgate Cemetery (en) Itzuli
Familia
Aita Ernst Ludwig Freud
Ama Lucie Brasch
Ezkontidea(k) Kathleen Godley (en) Itzuli  (1948ko uztailaren 3a -  1952)
Lady Caroline Blackwood  (1953ko abenduaren 9a -  1957, 1958)
Bikotekidea(k) Bernadine Coverley (en) Itzuli
Katherine Margaret McAdam (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Goldsmiths, University of London (en) Itzuli
Dartington Hall School (en) Itzuli
Bryanston School (en) Itzuli
Central School of Art and Design (en) Itzuli
East Anglian School of Painting and Drawing (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, ilustratzailea, grabatzailea, marrazkilaria eta artista grafikoa
Lantokia(k) Paris
Haga
Dedham (en) Itzuli
Liverpool eta Londres
Enplegatzailea(k) Slade School of Fine Art (en) Itzuli
Lan nabarmenak Benefits Supervisor Sleeping (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Mugimendua espresionismoa
Genero artistikoa erretratua

IMDB: nm3044919 Discogs: 3760032 Find a Grave: 73743429 Edit the value on Wikidata

Lucian Freud (Berlin, Alemania, 1922ko abenduaren 8a - Londres, Ingalaterra, 2011ko uztailaren 20a) ingeles margolaria izan zen, alemaniarra jatorriz.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita arkitektoa zuen, Sigmund Freuden semerik gazteena. Oso gazterik emigratu zuen Ingalaterrara, familiarekin batera (1932), eta 1939an britainiar herritartasuna eskuratu zuen. 1938 eta 1943. urteen artean Londresen eta Dedhamen egin zituen ikasketak. 1942an murgildu zen buru-belarri margolaritzan, eta 1944an egin zuen lehenengo erakusketa, Londresko Lefevre galerian. 1950eko hamarraldian lortu zuen nazioartean ospea, eta harrezkero Freuden obraren hainbat erakusketa egin dira mundu guztian zehar.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo aldian surrealismoaren eta neorromantizismoaren joerei jarraituz zenbait saio egin zuen arren, heldutasuneko estiloan errealismo xehearen kutsua du nabarmenagoa. Xehetasun handiko obrak eta giza gorputzak adierazteko trebetasun aparta dira Freuden margolaritzaren ezaugarri aipagarrienak. Nabarmentzekoa da, besteak beste, bere Paddingtongo barne irudia (1951).

Erretratuak landu zituen batez ere, autoerretratuak eta ingurukoen erretratuak, emakumeenak bereziki. Azken lanetan koloreen arteko kontrastea nabarmendu zuen, eta adierazkortasun handiagoko irudiak margotu zituen; horrela agertzen da, adibidez, 1970eko hamarraldiaren amaieran bere amari egindako erretratu sail batean.

Freud izan da bere belaunaldiko artista nagusietako bat, eta eragin handia izan du XX. mendeko britainiar margolaritza figuratiboaren bilakaeran. Azken urteetan Londresen bizi izan zen, eta margotzen jarraitzen zuen, inguruko lagunen erretratuak bereziki, margolaritza klasikoaren erreferentziak oinarri harturik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucian Freud Aldatu lotura Wikidatan