Jerusalemgo Eliza Ortodoxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerusalemgo Eliza Ortodoxoa
Datuak
MotaEastern Orthodox patriarchate (en) Itzuli
HerrialdeaPalestina
Jarduera
KidetzaElizen Munduko Kontseilua
Kide kopurua500.000 (ezezaguna)
Honen parteEliza ortodoxoa eta Greziako Eliza Ortodoxoa
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
SorreraI. mendea
webgune ofiziala
Facebook: JerusalemPatriarchate Edit the value on Wikidata

Jerusalemgo Eliza Ortodoxoa edo Jerusalemgo Eliza Greko-Ortodoxoa (arabieraz: كنيسة الروم الأرثوذكس في القدس‎Kanisatt Ar-rum al-Urtudoks fi al-Quds; hebreeraz: הפטריארכיה היוונית-אורתודוקסית של ירושלים‎), ofizialki Jerusalemgo Patriarkatza (grezieraz: Πατριαρχεῖον Ἱεροσολύμων) Eliza Ortodoxoko hamabost eliza autozefaloetako bat da. Jerusalemgo patriarka ortodoxo greziarra du buru, 2005etik Teofilo III.a dena. Bere egoitza nagusia edo katedrala Ekialdeko Jerusalemgo Hilobi Santuaren eliza da (beste eliza batzuekin partekatua). Patriarkaren titulu ofiziala hau da: Jerusalemgo Hiri Santuko eta Palestina osoko, Siriako, Arabiako, Jordan ibaitik haratagoko, Galileako Kanaango eta Santa Siongo patriarka.

Kristau ortodoxoek kristautasun osoaren Eliza amatzat hartzen dute, Eliza kristaua Jerusalemen Mendekoste egunean sortu baitzen.[1] Kristau sinesmenaren arabera, egun horretan Espiritu Santua Jesukristoren dizipuluen gainera jaitsi zen (Eg 2:1-41). Eliza honen liturgia bizantziar errituan ospatzen dute. Eliz-hizkuntza koine da, Itun Berriaren jatorrizko hizkuntza, eta juliotar egutegian oinarritutako bere jai-egutegia jarraitzen du zainduz.

Lur Santuko kristau ortodoxoen kopurua 500.000 fededun ingurukoa da Israelen, Palestinan eta Jordanian.[2] Elizako kide gehienak palestinarrak eta jordaniarrak dira, baina errusiar, errumaniar eta georgiar asko ere badaude. Elizaren hierarkia greziar kleroak menderatzen du, eta sarritan gehiengo arabiarra Elizaren goiko lerroetatik kanpo uzten du. Bertako klero palestinarrean, batzuek beren Elizaren lidergoa nazionalizatu nahi dute. Patriarkatuaren auzia gogorra izan da; izan ere, greziarrek Greziako Gobernuaren, Israelen eta Konstantinoplako patriarkaren babesa dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The first Church» Jerusalem Patriarchate News Gate.
  2. (Ingelesez) Conway, Martin. (2008). World Christianity in the 20th Century. Hymns Ancient and Modern Ltd, 98 or. ISBN 9780334040439..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.