Jessica Vall

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Jessica Vall

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJessica Vall i Montero
JaiotzaBartzelona1988ko azaroaren 22a (35 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaMurtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoa
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta biologoa
Pisua52 kilogramo
Altuera163 zentimetro

Twitter: JessicaVallMo Instagram: jessica_vall Edit the value on Wikidata

Jessica Vall Montero (Bartzelona, Katalunia, 1988ko azaroaren 22a) kataluniar biologo eta igerilaria da, bular-estiloan aditua da.[1] Ziniskaren alabak (Hijas de Cynisca) kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzean parte hartu zuen beste 13 kirol arloko emakumerekin batera.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza Biologian lizentziaduna da (Pompeu Fabra Unibertsitatea), eta Ikerketa Medikoen Itsas Ospitaleko Institutuan lan egiten du.[3]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko Munduko Igeriketa Txapelketan brontzezko domina irabazi zuen, 2014. eta 2018. urteen artean hiru domina Europako Igeriketa Txapelketan, eta Igeriketa Laburreko Europako Txapelketan bi domina.[4]

Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen. 2016an Rio de Janeiron hamargarren lekuan gelditu zen eta 2020an Tokion hamahirugarrenean 200 m-ko lasterketan. Gainera,Mediterraneoko Joko bitan parte hartu zuen, 2013an Turkiako Mersin herrian hiru domina lortu zituen, urrezko bat eta zilarrezko bi, eta 2018an Tarragonan urrezko bat lortu zuen.[5][6][7]

Bartzelonan egin zen 2013ko Munduko Igeriketa Txapelketa, eta 50 eta 200 metroko bular-igeriketa lasterketarako sailkatu zen.[8] 200 metroko bular-igeriketan, bere serieko laugarren denborarik onena 2:26.62 denborarekin markatu ondoren sailkatu zen finalerdietarako.[9]

Nazioarteko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Kazán (Rusia) 3.a 200 m bular-igeriketa
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Berlín (Alemania) 3.a 200 m bular-igeriketa
2016 Londres (Erresuma Batua) 2.a 200 m bular-igeriketa
2018 Glasgow (Erresuma Batua) 2.a 200 m bular-igeriketa
Igerileku Txikiko Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Copenhague (Danimarka) 1.a

Txapelduna

200 m bular-igeriketa
2017 Copenhague (Danimarka) 3.a 100 m bular-igeriketa

Marka pertsonal onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igerileku luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekitaldia Denbora Lekua Data
50 m libre 27,36 Tarrasa, Espainia 2018ko urtarrilaren 26a
100 m libre 59,57 Canet-en-Roussillon, Frantzia 2020ko urriaren 3a
200 m libre 2:08,58 Sabadell, Espainia 2018ko martxoaren 10a
400 m libre 4:27,53 Mataró, Espainia 2014ko ekainaren 28a
50 m bular-igeriketa 30,89 Sabadell, Espainia 2019ko apirilaren 6a
100 m bular-igeriketa 1:06,44 Pontevedra, Espainia 2017ko apirilaren 8a
200 m bular-igeriketa 2:22,56 Londres, Erresuma Batua 2016ko maiatzaren 20a
50 m mariposa 28,38 Amberes, Belgica 2017ko urtarrilaren 21a
100 m mariposa 1:02,55 Gijón, Espainia 2014ko maiatzaren 10a
200 m mariposa 2:14,03 Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia 2016ko uztailaren 14a
200 m estiloak 2:14,93 Pontevedra, Espainia 2017ko apirilaren 10a
400 m estiloak 4:45,70 Gijón, Espainia 2017ko maiatzaren 6a

Igerileku laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekitaldia Denbora Lekua Data
50 m libre 27,13 Olot, Espainia 2012ko abenduaren 22a
100 m libre 58,47 Sabadell, Espainia 2012ko azaroaren 10a
200 m libre 2:05,64 Manresa, Espainia 0000ko azaroaren 4a
400 m libre 4:22,79 Bartzelona, Espainia 2015eko azaroaren 7a
800 m libre 9:18,39 Sabadell, Espainia 2012ko urriaren 6a
50 m bular-igeriketa 30,53 Kopenhague, Danimarka 2017(e)ko abenduaren 13a
100 m bular-igeriketa 1:04,80 Kopenhague, Danimarka 2017(e)ko abenduaren 16a
200 m bular-igeriketa 2:18,41 Kopenhague, Danimarka 2017(e)ko abenduaren 17a
50 m tximeleta era 28,35 Saint-Dizier, Frantzia 0000ko urriaren 20a
100 m tximeleta era 1:01,18 Sabadell, Espainia 2014ko abenduaren 12a
200 m tximeleta era 2:12:05ean Gijón, Espainia 2019ko azaroaren 17a
100 m estiloak 1:01,20 Bartzelona, Espainia 2018ko azaroaren 15a
200 m estiloak 2:12,50 Castelló de la Plana, Espainia 2020ko azaroaren 22a
400 m estiloak 4:40,69 Barctzelona, Espainia 2018ko azaroaren 16a

Hijas de Cynisca Dokumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jessica Vall Ziniskaren alabak dokumentaleko fotograma batean, 2019

Hijas de Cynisca 2019an Beatriz Carreterok zuzendutako kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzea da. Espartar Zinisca printzesa, Olinpiar Jokoak irabazi zituen lehen emakumea izan zen. Dokumentala Espainiako hainbat kirol-pertsona ospetsuri egindako elkarrizketen bidez osatuta dago, hala nola Almudena Cid, Amaya Valdemoro, Jennifer Pareja, Lydia Valentín, Dori Ruano, Bea Fernández, Carmen Martín, Ona Carbonell, Jessica Vall eta Mary Álvarez del Burgo kirolariak, Paloma del Río kazetaria eta Paula Tirini teknikariak. Besteak beste, gai hauexek lantzen dira: kirola haurtzaroan sexualizatzea, emakumeek kirolean dituzten eskubideak urratzea, soldata, aurrekontu edo pizgarri ekonomikoen aldea, ikusgarritasun falta eta komunikabideetan jarrera matxistak izatea. Era berean, honako hauek ere lantzen dira: kirolarien aintzatespen txikiagoa, babesletzak aurkitzeko zailtasunak, profesionalizazioari laguntza urria ematea, kidego teknikoetan eta federazioetan emakumerik ez egotea, edo arreta itxura fisikoan jartzea.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) 324cat. (2014-08-22). «Jessica Vall es penja el bronze en la final dels 200 metres braça i Marina Garcia acaba cinquena» CCMA (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  2. (Gaztelaniaz) «'Hijas de Cynisca', el documental en el que el deporte femenino habla por la igualdad» Marca.com 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  3. «Jessica Vall, del laboratorio a la piscina». El Mundo, 7 de agosto 2015.
  4. «Jessica Vall Montero (Natación) : Palmarés y resultados» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  5. «La UCAM se luce en los Juegos del Mediterráneo». La Verdad, 7 de julio de 2013.
  6. «Jessica Vall gana el primer oro español en Tarragona». Marca, 23 de junio de 2018.
  7. (Katalanez) N.a. (2013-06-23). «Jessica Vall es penja l'or i Clàudia Dasca suma dos bronzes als Jocs del Mediterrani 2013 de Mersin» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  8. (Turkieraz) En İyi Canlı Bahis Siteleri - Ayrıntılar Burada!. (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
  9. (Katalanez) 324cat. (2013-08-01). «Marina Garcia i Jessica Vall es classifiquen per a les semifinals dels 200 metres braça» CCMA (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]