Edukira joan

Jesus Mari Goñi Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Mari Goñi Zabala
Bizitza
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, pedagogoa, matematikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Ikastolen Elkartea  (1972 -  1981)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1992 -

Inguma: jesus-mari-goni-zabala

Jesus Mari Goñi Zabala euskal ingeniaria eta pedagogoa da, eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean. Matematika euskaraz landu zituzten aitzindarietako bat izan zen 1970eko hamarkadan.

Nafarroako unibertsitatean ingeniaritza ikasi zuen metalurgiako gaietan. (1968-1973). Geroago Filosofia eta Letrak ikasi zuen (1978 - 1983) eta 1992an doktore-titulua lortu zuen pedagogian.

Errenteriako Orereta ikastolan irakasle izan zen bederatzi urtez (1972-1981). Geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Landu dituen gaiak Matematikaren didaktika. SAEeta ICE zerbitzuen zuzendaria izan da EHUn.

UEUko Matematika saileko kide aitzindaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika euskaraz lantzen aitzindaria izan zen taldean ibili ziren hauek, besteak beste: Maria Jesus Alkain, Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Maria Jesus Esteban Galarza, Karmele Fernandez Agirre, Jesus Mari Goñi Zabala, Anjeles Iztueta, Jesus Mari Larrazabal, Xabier Mauleon, Karlos Santamaria Ansa, Arantza Urkaregi, Yosu Yurramendi, Mari Jose Zarate Azkuna eta Enrique Zuazua Iriondo.[1]

Udako Euskal Unibertsitateko Matematika Saila izan zen ekinbide hori bideratzeko lan-taldea eta matematika hiztegia ere elkarrekin landu zuten, UEUren babesean.[2]

Idatzitako liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste liburu hauek argitaratu du euskaraz matematikari buruz:[3]

Izenburua Egileak Erakundea Urtea
Filosofia hiztegia /1 Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Piarres Aintziart , Jose Luis Alvarez Santa Cristina "Txelis", Jose Antonio Amutxastegi , Xabier Andonegi Gurrutxaga, Roman Azkue , Joxe Azurmendi Otaegi, Mikel Azurmendi Intxausti, Erramun Baxok , Martin Etxeberria , Paco Garmendia Agirrezabalaga, Jesus Mari Goñi Zabala, Juan Mari Ilarduya , Jon Ituarte Etxabe, Paulo Iztueta Armendariz, Henrike Knörr Borràs, Edorta Kortadi Olano, Koldo Kortabitarte , Elena Martinez Rubio, Xabier Olano , Jon Sudupe Martija, Jose Ramon Urrutxua , Piarres Xarriton Zabaltzagarai UZEI arg 1987
Filosofia hiztegia /2 Paulo Agirrebaltzategi Kortabarria, Piarres Aintziart , Jose Luis Alvarez Santa Cristina "Txelis", Jose Antonio Amutxastegi , Xabier Andonegi Gurrutxaga, Roman Azkue , Joxe Azurmendi Otaegi, Mikel Azurmendi Intxausti, Erramun Baxok , Martin Etxeberria , Paco Garmendia Agirrezabalaga, Jesus Mari Goñi Zabala, Juan Mari Ilarduya , Jon Ituarte Etxabe, Paulo Iztueta Armendariz, Henrike Knörr Borràs, Edorta Kortadi Olano, Koldo Kortabitarte , Elena Martinez Rubio, Xabier Olano , Jon Sudupe Martija, Jose Ramon Urrutxua , Piarres Xarriton Zabaltzagarai UZEI arg 1987
Logika. Multzo teoria Jesus Mari Goñi Zabala ELHUYAR arg 1985
Matematika/1: hiztegia Maria Jesus Alkain , Arantza Areizaga , Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Maria Jesus Esteban Galarza, Jesus Mari Goñi Zabala, Xabier Mauleon , Karlos Santamaria Ansa, Mikel Zalbide Elustondo, Mari Jose Zarate Azkuna UZEI arg 1982
Matematika/2: hiztegia Maria Jesus Alkain , Arantza Areizaga , Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Maria Jesus Esteban Galarza, Jesus Mari Goñi Zabala, Xabier Mauleon , Karlos Santamaria Ansa, Mikel Zalbide Elustondo, Mari Jose Zarate Azkuna UZEI arg 1982

Euskarazko hitzaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Euskal Unibertsitatean hitzaldi / Ikastaro hauek eman zituen:

Izenburua Egileak Erakundea Urtea
"Baga Biga" metodoaren aurkezpena (ama-eskola eta lehen maila) Jesus Mari Goñi Zabala UEU 1990
Aritmetika eta Logikaren arteko erlazioa Jesus Mari Goñi Zabala UEU 1983
Matematikaren irakaskuntza irakasle eskoletan Jesus Mari Goñi Zabala UEU 1981
Matematikaren didaktika Jesus Mari Goñi Zabala, Itziar Sarasola UEU 1978
Metodologia praktikoa matematikan J. Barriola , Feli Etxeberria Sagastume, Jesus Mari Goñi Zabala, Ziriako Uriarte UEU 1977
Multzo teoria, geometria, erlazioak, logika Jesus Mari Goñi Zabala, Mikel Lasa Altuna, Ziriako Uriarte UEU 1977
Proposizioen logika. Logikaren aplikapenak irakaskintzan Jesus Mari Goñi Zabala UEU 1976
Zenbakien teoria N multzoan. Multzoen teoria orokorra Jesus Mari Goñi Zabala UEU 1975

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. UZEI.. (1990). Matematika hiztegia. Elkar ISBN 84-7529-019-1. PMC 971672042. (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
  2. Anjeles Iztueta: “UEUkideen sarea beti izan dut oso presente nire ibilbide profesional edo politikoan” – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  3. «Karmele Fernandez Agirre :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]