Karmele Fernandez Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karmele Fernandez Agirre
Bizitza
JaiotzaBilbo1947ko urtarrilaren 8a (77 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: karmele-fernandez-agirre

Karmele Fernandez Agirre (1947ko urtarrilaren 8a) euskal matematikaria da eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta estatistika departamentuan.[1] Matematika euskaraz landu zituzten aitzindarietako bat izan zen 1970eko hamarkadan.

UEUko Matematika saileko kide aitzindaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika euskaraz lantzen aitzindaria izan zen taldeaan ibili ziren hauek, besteak beste: Maria Jesus Alkain, Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Maria Jesus Esteban Galarza, Karmele Fernandez Agirre, Jesus Mari Goñi Zabala, Anjeles Iztueta, Jesus Mari Larrazabal, Xabier Mauleon, Karlos Santamaria Ansa, Arantza Urkaregi, Yosu Yurramendi, Mari Jose Zarate Azkuna eta Enrique Zuazua Iriondo.[2]

Udako Euskal UNibefrtsitateko Matematika Saila izan zen ekinbide hori bideratzeko lan-taldea eta matematika hiztegia ere elkarrekin landu zuten, UEUren babesean.[3]

Idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste liburu hauek argitaratu du euskaraz matematikari buruz:[4]

Izenburua Egileak Erakundea Urtea
Estatistika I eta estatistika II ariketak Karmele Fernandez Agirre, Jesus Orbe Lizundia, Marian Zubia Zubiaurre UEU arg 1997
Estatistikarako sarrera. Ariketak Karmele Fernandez Agirre, Jesus Orbe Lizundia, Marian Zubia Zubiaurre UEU arg 1997
Estatistikarako sarrera Karmele Fernandez Agirre UEU arg 1996
Estatistika deskribatzailea. Koerlazioa, erregresioa eta datu anizkoitzen analisia (2. argitarapena) Karmele Fernandez Agirre UEU arg 1993
Estatistika-ariketak Miren Barrenetxea Ayesta, Karmele Fernandez Agirre, Marisabel Orueta Coria UEU arg 1991
Estatistika deskribatzailea. Koerlazioa, erregresioa eta datu anizkoitzen analisia Karmele Fernandez Agirre UEU arg 1989
Estatistikaren Hastapenak, Ariketak. Adierazburuak eta Ebazpideak Karmele Fernandez Agirre UEU arg 1985
Estatistikaren hastapenak Karmele Fernandez Agirre UEU arg 1983
Zenbaki indizeak Karmele Fernandez Agirre UEU arg 1979

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Fernandez Agirre, Karmele. Reasearch Gate, Karmele Fernandez Aguirre or..
  2. UZEI.. (1990). Matematika hiztegia. Elkar ISBN 84-7529-019-1. PMC 971672042. (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).
  3. Anjeles Iztueta: “UEUkideen sarea beti izan dut oso presente nire ibilbide profesional edo politikoan” – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  4. «Karmele Fernandez Agirre :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]