Jevhen Martxuk
Jevhen Kyrylovytx Martxuk (ukraineraz: Євге́н Кири́лович Марчу́к; Holovanivskeko raiona, Kirovohradeko oblasta, 1941eko urtarrilaren 28a - Kiev, 2021eko abuztuaren 5a) ukrainar militar eta politikaria izan zen. Ukrainako lehen ministroa izan zen 1995 eta 1996 artean.[1]
Pedagogia ikasi ondoren, KGBk errekrutatu zuen, non hogeita hamaika urtez zerbitzatu zuen. 1990eko hamarkadaren hasieran, Ukrainako independentziari leial zitzaion KGBko lehen ofizialetako bat izan zen. Ukrainako Zerbitzu sekretuak zuzendu zituen 1991tik 1994ra.
1995ean Vitalii Masol ordezkatu zuen lehen ministro karguan. 1996ko maiatzean dimititu zuen, Radeko kide hautatu ondoren. 1999ko hauteskunde presidentzialetan bosgarren postuan geratu zen. Defentsa eta Segurtasun Nazionaleko Kontseiluko idazkaria izan zen 1999 eta 2003 artean, eta Defentsa ministroa 2003tik 2004ra.