João Oliveira e Daun (Saldanhako dukea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
João Oliveira e Daun (Saldanhako dukea)
Saldanha.PNG
Bizitza
Jaiotza Azinhaga1790eko abenduaren 17
Herrialdea  Portugal
Heriotza Londres1876ko azaroaren 21 (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria eta militarra
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Cartista
AssinaturaSaldanha.svg

João Carlos Gregório Domingos Vicente Francisco de Saldanha Oliveira e Daun, Saldanhako 1. dukea (Azinhaga, 1790eko azaroaren 17a - Londres, Ingalaterra, 1876ko azaroaren 21a) portugaldar politikaria eta militarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziarekin aliatu zen eta ingelesek atxilotu zuten 1810ean. Brasilera joan zen Joan erregearekin, eta hark Rio Grande do Sul estatuko gobernari izendatu zuen 1821ean. Portugalera itzuli zenean Portoko gobernaria izan zen (1826) eta Gerrako ministro izendatu zuten hurrengo urtean. 1836. urteko iraultzaren ondorioz, erbesterako bidea hartu behar izan zuen, eta hamar urtez enbaxadore izan ondoren (Londres, Madril, Viena) gobernuburu izan zen 1846-1849 urteetan, Costa Cabral aginpidera iritsi zen arte, hain zuzen. Ingelesen laguntzaz aginpidetik egotzi zuen Costa Cabral eta bera jarri zen gobernuburu, baina hasieran lagundu zioten ezkertiarrekin arazoak izan zituen, eta oposiziora igaro behar izan zuen. Erroman (1862-1869) eta Parisen (1869) enbaxadore izan ondoren, Portugalera itzuli zen eta estatu-kolpe baten bultzatzaile izan zen 1870. urtean. Aurreko agintariak karguetatik kendu ondoren, Londresen izan zen enbaxadore hil zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Oliveira e Daun (Saldanhako dukea) Aldatu lotura Wikidatan