Joanes VI.a Portugalgoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joanes VI.a Portugalgoa
Joanes VI.a Portugalgoa

Portugalgo erregea
Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batuko erregea
Brasilgo enperadorea (de jure)

1816ko martxoak 20 – 1826ko martxoak 10
Aurrekoa Maria I.a Portugalgoa
Ondorengoa Petri IV.a Portugalgoa

Jaiotza 1767ko maiatzaren 13a
Lisboa
Portugalgo erresuma
Heriotza 1826ko martxoaren 10a
Lisboa
Portugalgo erresuma
Ezkontidea Karlota Joakina Borboikoa
Senideak Aita: Petri III.a Portugalgoa
Ama: Maria I.a Portugalgoa
Erlijioa Katolikoa
Coat of arms of the United Kingdom of Portugal, Brazil and the Algarves.svg

Joanes VI.a Portugalgoa (Lisboa, 1767ko maiatzaren 13a - Lisboa, 1826ko martxoaren 10a), izengoitiz Errukibera deitua, Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batuko erregea izan zen, 1816-1822 bitartean de facto, eta 1822-1825 bitartean de jure. 1825etik 1826an hil zen arte Portugalgo erregea izan zen.

Petri III.aren eta Maria I.a erreginaren semea zen. 1792an ama zoratu zenetik, erresumaren erregeordea izan zen. 1785ean Espainiako erregegai Karlosen alaba Karlota Joakina Borboikoarekin ezkondu zen. Napoleondar Gerretan Ingalaterraren alde jarri zenez gero, 1807an Napoleonek Portugal inbaditu zuen. Joanesek Brasila ihes egin zuen. Maria I.a 1816an hil zen, Rio de Janeiron, eta hiri horretan koroatu zuten errege Joanes VI.a[1]. 1821ean Portugalera itzuli zen, baina 1822an Petri, bere lehen semeak, Brasilen independentzia aldarrikatu zuen. 1825eko abuztuaren 29an Brasilen independentzia onartu zuen[2]. 1826ko martxoaren 10an hil zen, artsenikoz pozoitua, berriki egiaztatu denez[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan VI el Clemente Biografiasyvidas.com
  2. Juan Miguel MORALEDA: Juan VI, Rey de Portugal (1769-1826) Mcnbiografias.com
  3. Mataram o rei Abril.com.br
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joanes VI.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan