Joan Gantekoa
Joan Gantekoa[1] (Gante, Flandriako konderria, gaur egun Belgika, 1340ko martxoaren 6a - Leicesterko gaztelua, Leicestershire, Ingalaterra, 1399ko otsailaren 3a) Lancasterko eta Akitaniako dukea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo III.a Ingalaterrakoaren semea eta Eduardo, Printze Beltzaren anaia zen. Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen, eta John Wyclif erlijio erreformaren alde agertu zen. 1371ean Petri I.a Gaztelakoaren alaba Konstantzarekin ezkondu zen. 1377an Ingalaterrako erregeorde bilakatu zen, Rikardo II.a iloba adin txikikoa zelako. 1384an eskoziarren aurka borrokatu ziren ingeles osteen buru izan zen. Joanes I.a Gaztelakoaren erregealdian, Gaztelako tronurako zituen eskubideak baliarazi nahi izan zituen. Horretarako, Portugalgo Erresumarekin elkar hartu, eta Galizia konkistatzea lortu zuen. Baionako hitzarmenak amaiera eman zion gatazkari, eta Joanesek uko egin behar izan zion bere asmoari. 1390ean Akitaniako duke izendatu zuten[2].
Zuhaitz genealogikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Rikardo II.a Ingalaterrakoa |
Akitaniako dukea 1390–1399 |
Ondorengoa Henrike IV.a Ingalaterrakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Gantekoa |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |