Joan Mesquida
Itxura
Joan Mesquida Ferrando (Felanitx, Espainia, 1962ko abenduaren 6a - Palma Mallorcakoa, Espainia, 2020ko urriaren 19a) espainiar politikaria izan zen, Herritarrak alderdikoa. Aurretik, 2018. urtera arte, Balear Uharteetako Sozialisten Alderdiko kide izan zen.
Zientzia Politikoetan, Soziologian eta Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Arthur Andersen eta Garrigues Andersen enpresetan egin zuen lan. 2006ko irailaren 9tik 2008ko apirilaren 18ra Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendari nagusia izan zen. Ondoren, 2008ko apirilaren 18a eta 2011ko abenduaren 30a bitartean Turismoko estatu-idazkaria.
2020ko urriaren 19an hil zen minbiziak jota.