Joan Perez Betolatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan Perez Betolatza
Bizitza
Jaiotza XVI. mendea, XVI. mendea
Herrialdea  Espainia
Heriotza Santo Domingo de la Calzadac. 1600 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta idazlea
Izengoitia(k) Betolaza
Literaturaren Zubitegiko fitxa 702

Joan Perez Betolatza[1] edo, laburtuta, Betolatza (Betolatza, Araba, XVI. mendea - Ozkabarte, Errioxa, ~1600)[2] apaiza eta euskal idazlea izan zen.

Kalagorriko Pedro Manso Zuñiga kardinalak eskatuta, ezaguna dugun euskarazko lehen kristau dotrina idatzi zuen, Bilbon: Doctrina Christiana en Romanze y Basquenze. Erdarazko dotrina baten euskarazko laburpena da. 1596an argitaratu zen, eta oso liburu garrantzitsua da literaturari eta kulturari dagokionez. Izan ere, Arabako euskararen lekuko da, bai eta mendebaleko euskaraz idatzi den testu argitaratu zaharrena ere (Lazarragaren eskuizkribua ez zen 2004 arte argitaratu).

Koldo Zuazok zehaztu duenez, Arabako sartaldeko azpieuskalkian idatzi zuen Betolatzak. Erabili zituen arkaismoak alde batera utzita, gaur egun Arratia-Otxandio aldean egiten den euskararen antz handia du.[3]

Betolatzaren dotrina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako azpieuskalkien gutxi gorabeherako eremuak, XVI.-XVII. mendeetan. Betolatzak Arabako sartaldeko euskara erabili zuen (irudian 1 zenbakia duena).[3]

Hauxe da Betolatzak idatzitako Aita Gurea (El Pater Noster en Basquenze):

« AYTA gurea,

Ceruetan çagoçana.

Sâtificadua Içandila çure içena

Etorrividi

gugana çure Ereynua

Eguinvidi çure borondatea,

nolan Ceruan, alan lurrean

emon eguiguçu egunean

eguneango gure oguia

da parcatu

eguiguçuz

gure pecatuac,

guc gueure çordunay

parquetan deustegunaleguez

da echiezeyguçu

jausten tentaciñoan,

baya libradu guaiguiçuz

gach gustiric. Amen Iesus.

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Ez dakigu zein urtetan jaio zen, ez eta zehazki zein urtetan hil zen ere.
  3. a b Koldo Zuazo (1997): «Euskara Araban», Uztaro, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.