Johann Baptist von Lampi Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Johann Baptist von Lampi Zaharra
Giovanni Battista Lampi autoritratto Innsbruck.jpg
Bizitza
Jaiotza Romeno1751ko abenduaren 31
Herrialdea  Austriar Inperioa
 Bishopric of Trent
Heriotza Viena1830eko otsailaren 11 (78 urte)
Hobiratze lekua Zentralfriedhof (Vienna) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Portrait of the Architect La Tour Itzuli
Count Stanislas Potocki and His Two Sons Itzuli
Genero artistikoa erretratua

Johann Baptist von Lampi Zaharra (alemanez: Johann Baptist von Lampi der Ältere; polonieraz: Jan Chrzciciel Lampi) (Romeno, 1751ko abenduaren 31 - Viena, 1830eko otsailaren 11)  austro-italiar erretratu egile margolaria izan zen.[1] Errusiako Inperioan bizi izan zen, Poloniako hirugarren eta behin betiko zatiketa egin ondoren, Tsarrak egindako eskuzabaltasun eskaintza onartuta.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Baptist Lampi Tirol inguruko Romenon jaio zen eta haren aita Matteo (Mattia) Lampi margolaria izan zen. Bere aitak egindako hainbat fresko oraindik hango eraikuntzetan ikus daitezke.[2] Aitak arte irakasketak eman zizkion, lehendabizi Veronan eta, geroago, Salzburgon.

1773. urtean Trentora joan eta bertan mihisean erretratuak eta miniaturak egiten ikasi zuen. Innsbruckera bidaiatu zuen, ondoren, Vienara eta bertan1786 urtean, Josef II.a enperadoreak Vienako Akademiako irakasle izendatu zuen. Urte horretan Augusto II.a erregeak, Varsoviara gonbidatu zuen. Hala bada, Varsoviara joan eta bertan lan egin zuen.[3]

1791 urtean, San Petersburgora joan zen. Errusian erretratu margolaritzari ekin zion eta dirutza handia egin zuen. Hainbat aristokraziako pertsonaia margotu zituen, bestea beste, Katalina II.a eta  baita Maria Fedorovna ere. 1797. urtean Vienara itzuli eta bertako ohorezko herritarra izendatu zuten. Erretiroa 1822. urtean hartu zuen eta 1830eko otsailaren 11an hil egin zen.[4]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bryan, Michael (1889) Walter Armstrong and Robert Edmund Graves ed. Dictionary of Painters and Engravers, Biographical and Critical II L-Z York St. #4, Covent Garden, Londres: George Bell and Sons 8 or..
  2. "Mattia Lampi batean 1720"
  3. Charles Knight (ed.) (1972) "The English encyclopedia" 780. orr.
  4. Johann Baptist Edler von Lampi (elder).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Baptist von Lampi Zaharra Aldatu lotura Wikidatan