Johann Friedrich Herbart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Johann Friedrich Herbart
Johann F Herbart.jpg
Bizitza
Jaiotza Oldenburg1776ko maiatzaren  4a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Göttingen1841eko abuztuaren  14a (65 urte)
Hezkuntza
Heziketa Jenako Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Ikaslea(k) Heinrich Wilhelm Stoll
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, psikologoa, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Göttingengo Unibertsitatea
Kidetza Q1518394 Itzuli

Johann Fridrich Herbart (Oldenburg, 1776ko maiatzaren 4a - Göttingen, 1841eko abuztuaren 14a) filosofo, pedagogo eta psikologo alemaniarra izan zen. Herbarten doktrina pedagogikoak alemaniar hezkuntzan eragin handia izan zuen lehenengo mundu gerra piztu zen arte.[1] Bere filosofiaren ezaugarri nagusia Fichteren idealismo erromantikoaren, Scheillingen eta Hegelen aurkako iritzia zen. Hiru liburu oso garrantzitsuren idazlea izan zen, "Pedagogía general (1806)", "La psicología como ciencia (1824-1825)" eta "Metafísica general (1828-1829)".[2]

Ondorioz jarrera errealista bat izatea aukeratu zuen Kanten belaunaldia jarraitzen. Honen ondorioz mugimendu neokantistaren ordezkari edo aurkezle bihurtu zen. Bere ustez existitzen denaren oinarria barruko esentzian dago. Herbartek hezkuntzaren sistemaren lehenengo teoria sortzen du, eta honetan pedagogiako zientifikotasunaren eta hezkuntzaren artearen arteko desberdintasuna argi uzten du.[3][4]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitchteren jarraitzaile bezala ikasi ostean (Jenan), 1805 inguruan Gotingako unibertsitatean bere lehenengo klaseak eman zituen, baina lanpostu hau Kantek Königsbergen zuen katedralean lan egiteagatik utzi zuen.[5] Bere bidaietako batean, Alpeetara zehazki Pestalozziren eskola bisitatu zuen (Burgdorf) eta bien artean oso harreman berezia ezarriko da, eragin zuzena izango zuena Herbarten teorietan. 1831an Hegel ordezkatzea proposatu zitzaion Berlineko katedralean, baina aukera hau ez zen aurrera eraman. Han 1833 arte bere pedagogiako seminarioa ezarri eta zuzendu zuen, urte horretan Gotinganera itzuli zen, eta han filosofiako irakasle bezala jarraitu zuen hil arte. Bere pentsamenduen teoria argia bere biziztzan asko antzeman zen. Pedagogo ikaragarria izan zen, batez ere hezkuntza berezian izan zituen ekarpenengatik izan zen ezaguna, erreforma liberalagatik egin zuen borroka eta jakintza empirikoarekiko kontrobersia garrantzitsuenetako bat sortu zuen.[6]

Bere aita magistratua zen eta bere ama zehazki Johannen hezkuntzan egin zuen lan. Seme bakarra izan zen. Bere lehenengo jakintzak etxean jaso zituen irakasle pribatu baten eskutik, bere hiriko eskola humanistan sartu zen ondoren. Gurasoak izaera autoritariokoak ziren eta ez oso afektiboak, beraz hezkuntza izan zen gazte honentzat bere familiako giro zapaltzailetik aldentzen laguntzen zion gauza bakarra.[7]

Filosofia, psikologia eta pedagogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbarten pentsamendu filosofikoa XIX.mendean sortu zen. Herbarten filosofiak eremu errealista bat hartzen du, alemaniarren pentsamendu idealistaren aurkakoa dena. Herbart errealismoaren alde zegoen, izan ere uste zuen idealismoaren arazoa eta arriskua esperientziaren aldentzean zegoela uste zuen, izan ere honen ondorioz ez zen esberdintzen ezagututakoa eta datu sensiblea. [8]

Herbarten filosofia kontzeptu enpirikoen azterketarekin hasten da eta hauen elaborazioan eta formulazioan garatzen da. Hiru zatiketa nagusi egiten ditu. Logikoa, metafisikoa eta estetikoa izango lirakete.

Psikologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologiari dagokionez, bere ekarpen nagusienetako bat psikofisikaren arloan eman zen. Bere ideiak beste askoren ikerketen oinarri izan ziren ( Ernst Heinrich Weber).

Pedagogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedagogiaren arloan, Herbartek eragin handia izan zuen John Deweyen eta bere eskola laborategi proiektuan.

Lanak edo obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbarten idazle bizitza " Cartas a Von Steiger (1797-99) " ekin hasten da, bere seme alaben hezkuntzari buruz, eta bere idazle bizitza " Bosquejo para un curso de pedagogia (1835)" rekin bukatzen da. Baina bere obrarik nagusiena eta esanguratsuena 1806koa da, "Pedagogia general dervirPero el jalón más importante es el de 1806, " Pedagogia general derivada" eta honetan Pedagogia zintzia teoriko bezala aurkezten du. con la publicación de

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  MCNBiografias.com «Herbart, Johann Friedrich (1776-1841). » MCNBiografias.com» www.mcnbiografias.com http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=herbart-johann-friedrich. Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .
  2. (Gaztelaniaz)  «Biografia de Johann Friedrich Herbart» www.biografiasyvidas.com https://www.biografiasyvidas.com/biografia/h/herbart.htm. Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .
  3. (Gaztelaniaz)  Johann Friedrich Herbart 2018-03-09 https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Johann_Friedrich_Herbart&oldid=106112049. Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .
  4.   Up, Pedagogía Abierta (2010-03-12) «Historia de la Educación: JOHANN FRIEDRICH HERBART» Historia de la Educación http://historiageneraldelaeducacion.blogspot.com.es/2010/03/johann-friedrich-herbart-1776-1841.html. Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .
  5. (Gaztelaniaz)  «Johann Friedrich Herbart - EcuRed» www.ecured.cu https://www.ecured.cu/Johann_Friedrich_Herbart. Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .
  6. (Ingelesez)  «Herbart, Johann Friedrich - Vida y Obras» Scribd https://es.scribd.com/doc/38956112/Herbart-Johann-Friedrich-Vida-y-Obras. Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .
  7.   «Johann Friedrich Herbart: Vida» Johann Friedrich Herbart http://johannfriedrichherbart.blogspot.com.es/p/vida.html. Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .
  8.   «Johann Friedrich Herbart: Filosofía» Johann Friedrich Herbart http://johannfriedrichherbart.blogspot.com.es/p/filosofia.html. Noiz kontsultatua: 2018-03-21 .